

Secciones
Servicios
Destacamos
Hiria gidatzen duten «azpiko korronteak» islatzeko asmoz ekin zion Aitor Oñatek 'Lohizulo' (Elkar) eleberri urbanoa idazteari eta, beraz, liburuko protagonista nagusia hiria bera da. Aldiz, pantaila aurrean jartzean «dilema» izan zuen ez zekielako zein izan ispilu edo non kokatu trama. «Hor jo nuen errealitate edo unibertso paralelo batera eta horrek askatasun handia eman dit». Hala, azken emaitzan irakurleak errealismo hori nabarituko badu ere, «geografia, toponimia, biltzen diren arraza eta etniak» bestelakoak direla ikusiko du. «Politika kontuetan askatasuna eman dit eta hori esplotatu dut», kontatu du.
Umorez josiriko eleberriaren abiarazlea hauteskunde-inkesta da. Aingeru Ajuria alkate kristau-demokratak enegarren aldiz aurkezteko asmoa du, baina aurreikuspenak ez dira baikorrak harentzat. Aliantzak behar ditu eta hiriko beste protagonistarengana, Marrolo, gerturatuko da. Pertzero etniako kide, zehazki delitu txikietara dedikaturiko txutxeen klaneko buruzagia da. Kanpotik datorren mehatxu baten aurrean «hirian narkotrafikoa eta bestelako delituak bereganatu, monopolioa izan nahi dute». Hirugarren hanka Aitziber Ertzilla da, ezkerreko liderra, etxe barruko kalapitak gobernatzen nahiko lan duena. «Hiru bideak bat egitean helduko dira gorabeherak eta egoera barregarriak», aurreratu du Oñatek.
Talde bakoitzari «hizkera berezia» ematea oso presente izan du. Esaterako, alkatearen kasuan mundu instituzionalari lotutako jerga administratiboa eta ezkerreko mundu militanteari atxikitzen zaizkion «erretorika eta diskurtsoak». «Ikasketaz filologoa naiz eta agian horregatik jo dut hortik», azaldu du umorez.
Egilea: Aitor Oñate.
Argitaletxea: Elkar.
Orrialdeak: 204.
Prezioa: 20,5 euro.
Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak azaldu du liburua anitza dela eta baduela «umoretik asko, distopiatik pixka bat eta entretenimendutik mordo bat». Estilo aldetik, «misteriozko nobelan, thriller edo poliziakoen generoan» kokatu du, «satira politikotik dezente» duela gehituz. «Oso konplikatua dirudi, baina aberatsa eta dibertigarria da, ondo idatzia dago eta gauza interesgarri asko ditu», goraipatu du.
Egitura aldetik dozena bat kapitulu ditu, bakoitza azpiataletan banatua, eta bakoitza ikuspegi batetik kontatzeko hautua egin du Oñatek. Beti hirugarren pertsonan, baina fokua talde bateko kidean jarrita. Tonu umoretsua da nagusi, «fartsaren bidetik» eta egoerei «punta ateratzeko», baina «manikeismoan» erori gabe. «Pertsonaiak zaintzen eta maitasunez tratatzen saiatu naiz, guztiei ona eta txarra ematen».
Ez da hizkuntzari buruz kontuan izan duen ertz bakarra. Eleberria errealista izango bazen Euskal Herriko hirietan «hainbeste klase sozial edo lanbide euskaraz topatzea ezinezkoa» denez Oñaterentzat, unibertso paraleloa sortzeko beste arrazoi bat sentitu zuen. Hala, liburuan Iberiar penintsula osoan da hizkuntza hegemonikoa euskara. «Une batean gertaera historiko bat beste aldera erori zen eta gu izan ginen Errekonkista egin genuenak», azaldu du.
Tximeleta efektu hori hirien bilakaeran ere baliatu du, eta unibertso paralelo hori erabat aske egiteko Lezaman kokatu du istorioa. Bilbo ordez hura industrializatu zen eta Bilbo, aldiz, udako erresidentzia txiki bezala geratu da. Xehetasun gehiago jakiteko liburua irakurri behar, ordea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.