Borrar
'Hodeien gaineko aldean', lau eskutara ondutako nobela grafikoa

'Hodeien gaineko aldean', lau eskutara ondutako nobela grafikoa

Sandra Garayoak eta Bertol Arrietak osatu dute, eta Txalapartak argitaratu du

Jueves, 22 de diciembre 2022, 16:52

Nola betetzen da pertsona batek suizidatzean uzten duen hutsunea? Nola egiten diote aurre igurukoek horrelako egoera bati? Hori da Sandra Garayoa Cotera ilustratzaile donostiarrak eta Bertol Arrieta Kortajarena idazle zarauztarrak lau eskutara ondo duten 'Hodeien gaineko aldean' nobela grafikoaren abiapuntua. Hori eta Nil Bohigas (1958-2016) mendizale eta exploratzaile katalanaren balentrietako batean oinarritutako abentura bat.

Honakoa dio Txalapartak argitaratutako liburuaren sinopsiak: «Bikotekidearen suizidioak sortutako mina jasan ezinda, bidaia batean abiatuko da Leire. Antsietateak ez dio urrun joaten uzten, ordea, eta errepideko gasolindegi batean geratuko da helmugara iritsi aurretik. Ezleku horretan egin beharko dio aurre doluari, Fernando Rusek Artikoan bizi izan zuen abentura lagun duela: 800 kilometroko bidaia, bakarrik eta oinez, ipar polo geografikoa helburu».

Fernando Rus izeneko pertsonaiaren esperientziaren atzean, hain zuzen, Nil Bohigasena dago, bera izan baitzen 1991ean. aipatu distantzia 78 egunetan osatu ondoren, Ipar Polora bakarkako zeharkaldi luzean iritsi zen aurreneko espainiarra. Egileek adierazi duteneez, «bi istorio horiek nolabait lotu egiten dira nobela grafikoaren une batean; edo hobeto esanda, bata bestearen metafora moduko bihurtzen da. Gainera, Artikoko irudiek arnasa ematen diote gasolindegiko istorioari».

Hasieratik partekatu dute prozesua Garaioak eta Arrietak. Sandra Garayoa haur eta gazte literaturan eta narraziogintzan murgilduta dago. Lehenengo esparruari dagokionez, hainbat lan ditu argitaratuak: ¡Hanka, moko eta buztan¡ (Ikaselkar, 2021) eta 'Lorerik Gorriena' (Pamiela, 2020). Sari eta aipamen ugari jaso ditu azken urteetan. Iberoamérica ilustra katalogoan hautatua izan da (2022 eta 2021), eta Egile saria (2022), Etxepare saria (2020) eta Irudika aipamen berezia (2020) jaso ditu, besteak beste.

Batez ere narraziogintzan jardundako idazlea da Bertol Arrieta ('Txikira beti hordago!' eta 'Alter ero' ipuin-liburuak argitaratu ditu), eta 2021ean bere lehen nobela ('Gezurra berdaderoa') ekarri zuen. Haur eta gazte literaturako zenbait liburu ere idatzi ditu eta baita hainbat sari eskuratu ere; besteak beste, Kutxa Donostia Hiria eta Ignacio Aldecoa narrazio-sariak, Café Bar Bilbao antzerki-saria, haur eta gazte literaturako Juul saria bitan eta gidoi onenaren Lekeitioko Euskal Zinemaren saria. Hauxe du bere lehen nobela grafikoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hodeien gaineko aldean', lau eskutara ondutako nobela grafikoa