![Iban Zaldua | 'Nola izan garen gauza': «Hunkigarrismotik ihes egiten saiatu naiz 'Gauzaz' hitz egitean»](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202111/30/media/cortadas/zaldua-kW5C-U160123258409BSE-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Iban Zaldua | 'Nola izan garen gauza': «Hunkigarrismotik ihes egiten saiatu naiz 'Gauzaz' hitz egitean»](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202111/30/media/cortadas/zaldua-kW5C-U160123258409BSE-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Bere burua «historialari eta ipuin idazle, ez literatur aditu» bezala aurkeztu badu ere, Iban Zalduak literatura ulertzeko moduari buruzko klasea eman du gaur 'Nola izan garen gauza' (Erein) ipuin bildumaren aurkezpenean. Argi utzi du ezin dela «tresna» bezala ulertu eta fikzioa idaztean «literatura» bera izan behar dela helburua. Horren aurrean, bere beldurra erakutsi du azken urteotan identifikatu duen modaren aurrean. «Sentimentalismoa bezalako arriskuetan erortzea. 'Gauzaz' -euskal gatazkaz aritzeko Izan Zalduak erabiltzen duen eufemismoa- hitz egitean hunkigarrismotik ihes egiten saiatu naiz», plazaratu du.
Ildo horretan, Zalduak hitzartzea euskal idazleen defentsa egiteko baliatu du, askotan leporatu zaien isiltasunaren harira. «'Gauzari' eta halako kontuei buruz idatzi badut beste batzuk idatzi zutelako da. Nik ez banu ikusi ez zen posible izango». Beste askoren artean, 'Ehun metro' lana jarri du mugarri gisa eta autore zerrenda luzean Jokin Muoz eta Ramon Saizarbitoria nabarmendu ditu. Eta ez hori soilik. Zalduaren ustetan «urgentziazko kronika edo kazetaritzaren aurrean» denbora eta hausnarketa behar dira eta adibide modura jarri du «pandemiari buruzko» literatura egiteko batzuek duten «presa. Produktu asko azalekoak dira eta balio literario gutxikoak», salatu du.
«Agian arrazoi dute, nik duela 25 edo 30 urteko gauzak oraindik buruan ditut, baina ez dudalako topatu literarioki nola kontatu. Idatzi behar dugula iruditzen zait, baina ez inpultso etiko edo politikoagatik», iritzi du. «Saiatu naiz, lortu dudan ala ez irakurleak esango du», bota du umorez. Hari horri tiraka, eta Edurne Portelaren hitzak zitatuz, «fikzioa afektuen ekonomiaren kontrako antidotoa» izan daitekeela gaineratu du Zalduak eta «gureekiko eta besteekiko» enpatia garatzen lagun dezakeela. «Espinozak esan bezala, imajinazio murriztu eta enkistatua zabaltzeko aukera ematen du».
Irakurleak ipuin-bilduman 60 testu aurkituko ditu, Zalduak ibilbide luzean idatzitakoak. Guztiak, noski, «euskal gatazkaren, terrorismoaren, gure arazoaren» gainean idatziak dira eta izenburuak zein azpitituluak, 'Euskal gatazkaren inguruko ipuin (ia) guztiak', «horrekin egiten du jolas antzekoa». Gaurkoarekin 'Como si todo hubiera pasado' kaleratutako antologia osatu nahi izan du idazle donostiarrak. Besteak beste, lau ipuin berri gehitu ditu, horietako bat «'Partidak', luzea eta jakingarria», Inazio Mujika, Erein argitaletxeko editorearen esanetan.
Ez da Zalduaren azken lanak duen sorpresa bakarra. Egileak berak azpimarratu du «plus handienetakoa» Ibon Egaña kritikoak egindako «hitzaurrea edo sarrera jakingarria» dela eta atzeko azalean Uxue Apaolazak «liburua irakurtzeko» bildu dituen arrazoiak ez direla atzean geratzen. «Normalean sinatu gabe etortzen da eta faltsua iruditzen zait. Testutxo honek hainbat pista ematen ditu liburuari buruz», gaineratu du Zalduak. Azkenik, testu teoriko bat ere gehitu du 'gauzaz' «idazteko arrazoiak» jasoaz epilogo modura.
Izenburua: Nola izan garen gauza.
Egilea: Iban Zaldua.
Estiloa: Narratiba.
Argitaletxea: Erein.
Orri kopurua: 448.
Salneurria: 14 euro.
Zalduak aurkezpenean azaldu duenez, 2018an 'Como si todo hubiera pasado' argitaratu zuenean ez zuen buruan izan «euskarazko ordaina izan behar zuenik». Lan hark argia ikusi zuenetik, ordea, hainbat eskari jaso ditu ingurutik «gure diglosiaren ondorioz» eta, hori dela-eta, 10 urte beranduago ipuinak «modu osoagoan» biltzea erabaki du idazle donostiarrak.
Azken emaitzarekin pozik azaldu da idazle donostiarra. «Ipuinlaria naiz eta ipuinak idaztea da nire natura edo joera. Lan hau da 'eleberrikotetik' hurbilen egongo naizena inoiz». Izaera horri lotu dio azpititulua, oraindik idazten jarraituko duela sumatzen baitu. «Jada badut esku artean beste ipuin bat 'asuntoari' buruz», aurreratu du.
'Nola izan garen gauza' laneko ipuinak kronologikoki daude ordenatuta. Batzuetan eskua sartzeko tentazioa izan duela onartu du Zalduak, baina ez omen du egin. «Orduko testigantzak dira, soilik Euskaltzaindiaren gomendioen araberakoak aldatu ditut».
Aurkezpenean ere izan da Itxaro Borda idazlea. Zalduaren 'gauza' entzuten duen bakoitzean 'Cosa Nostra' siziliarrarekin lotzen duela azaldu du, «erakundearen barne antolaketa horrek mafia bezala funtzionatu» duelako. Bordaren esanetan «nahi ala ez, denok eman diogu bazka batzuetan» eta orain «armak isilduta irudi du azken gauza bat badela argitzeko: errelatoaren gerra». Euskaldunok bata eta bestearen, bestearen eta bataren errelato horien «konfrontazioa maite» dugula adierazi du idazleak eta hor kokatzen dela «literaturaren funtsa, fikzioaren bidez errealitatearen ispilu bat, distantzia bat sortzea»
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.