Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Jueves, 5 de diciembre 2024, 13:01
Ateak ireki berri dituen Durangoko Azokan 933 kultur nobedade aurkeztuko dira igandera bitartean. Landako gunean 153 partaide eta 274 erakusmahai izango dira, eta argitaletxe eta diskoskografikoekin batera, beste erakunde batzuk ere izango dira beraien argitapenak aurkezten.
Honela, Euskaltzaindiak azokan erakutsiko ditu aurten plazaratu dituen argitalpen guztiak. Horrez gain, igandean bi ikerlan aurkeztuko ditu jendaurrean, hain zuzen, Iñaki Iurrebaso soziologoaren 'Gako berrien bila' (Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen: Euskal Herrirako aplikazio praktikoa) eta Luis Mari Zaldua hizkuntzalariaren Antzinaroko sustrai indoeuroparreko jende izenak: Araba eta Nafarroako sartaldea.
Gure hizkuntzak egun bizi duen egoeraren erretratu zorrotza egin du Iurrebasok 'Gako berrien bila' ikerlanean eta goizeko 12:00etan azalduko ditu nondik norakoak. Tesi hau euskal demolinguistikak duen tresna multzoa zabaltzeko eta hobetzeko sormen-saiakera bat da. Bertan, hizkuntza gutxituen inguruan dagoen jakintza soziolinguistikotik abiatuta, nazioarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturri hartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estatistiko nagusik (Hegoaldeko zentsuak, hizkuntzen erabileraren kaleko neurketak eta inkesta soziolinguistikoak) adierazle berriak sortzeko zer-nolako aukerak eskaintzen dituzten ikertu da. Eta hainbat adierazletan gauzatu dira aukera horiek. Saiakera honekin, egilea saiatu da -eremu akademikotik haratago- euskararen egoeraren ezagutzarako elementuak eta ikuspegi berriak eskaintzen.
Luis Mari Zaldua hizkuntzalariak, berriz, arratsaldeko 17:00etan aurkeztuko du bere ikerlana. Duela 2.000 urte pasatxo, erromatartzea hasi zenean, Euskal Herriko alderdi zabal batean euskal hizkuntza arrotza zelako ustekizuna aspaldikoa da. Ideia horri eusteko erabilitako jatorri indoeuroparreko pertsona izen multzoaren muina Arabako sortaldean eta harekin muga egiten duen Nafarroako sartaldeko zerrenda da. Baina, Arabako eta Nafarroako hilarrietan eta aldareetan dauden jende izen hispaniar-zelten aztarnak aski dira aro aldaketaren garaian Euskal Herriko mendebalde osoan euskal mintzaira ezezaguna zelako hipotesia funtsatzeko? Finean, galdera horri erantzutera dator Zalduaren ikerlana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.