Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Eli Tolaretxipi itzultzailea, 'Odesan dantzan' poema-liburua eskuan duela. Usoz
Ilya Kaminskyren 'Odesan dantzan' itzuli du Balea Zuriak argitaletxeak

Ilya Kaminskyren 'Odesan dantzan' itzuli du Balea Zuriak argitaletxeak

Jaioterria protagonista zuen bilduma, ezagutu zuen jendearen erretratuarekin eta umore eta ironia finarekin ondua, euskaratu du Eli Tolaretxipik

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 24 de mayo 2024, 15:58

«Gertatutakoa kontatu behar da». Konbentzimendu hori, ezagutu zuen jendearen erretratuarekin eta umore eta ironia finarekin batera, dago Ilya Kaminsky (Ukrainia, 1977) egilearen poesiaren oinarrian. 2004an argitaratu zuen 'Odesan dantzan' poema-liburua, jatorrizko ingelesean 'Dancing in Odesa' deitua eta «izugarrizko arrakasta» izan zuena, eta Eli Tolaretxipi itzultzaileak euskaratu du Balea Zuria argitaletxearentzat.

Felipe Juaristi Balea Zuriako kideak azaldu duen bezala Kaminsky 1977an jaio zen Odesan eta 1993an bere familiak asilo politikoa eskatu zuen AEBetan. Heldu zenean ez zuen ingelesez hitz egiten, lehen poemak errusieraz idatzi zituen eta behin hizkuntza menperatuta hasi zen ingelesez idazten. Ez da haurtzarotik bere poesian eragina izan zuen gertakari bakarra, lau urte baino ez zituen entzumen-gaitasunaren zati handi bat galdu baitzuen. «Hala ere musika du buruan, musika gabe ezin delako Odesa irudikatu».

Biek argi utzi ditu agerraldian erbestean bizita ere sekula ez duela Odesa erabat utzi eta gertatutakoak kontatu eta birkontatuz zein imajinazioaren bitartez jasotzen duela «bizitza, funtsezkoa, gelditzen dena».Liburua «bizitza goraipatzen» duen poema batekin hasten dela azaldu dute eta tarteka tragedia bada ere, oro har «tonua mantentzen» duela poemetan zehar «umorez eta ironiazko begiradarekin». Dantza, izenburuan aipatzeaz gain, konstante bat da. 'Ez erortzeko ari gara dantzan' dio bertso batek eta tartean azaltzen dira tangoa, polka edo flamenkoa.

'Odesa dantzan'

'Odesa dantzan'
  • Egilea: Ilya Kaminsky.

  • Itzultzailea: Eli Tolaretxipi.

  • Argitaletxea: Balea Zuria.

  • Estiloa: Poesia.

  • Orrialdeak: 134.

  • Prezioa: 15 euro.

Horretaz gain, estilo aldetik Kaminskyk «lirikotasuna eta guk prosaiko deitzen diogunaren nahasketa» egin zuela azaldu du itzultzaileak eta horien artean nagusi dela elegia. Era berean, irakurleak egilearen poeta maiteei eskainitako sekzio bat aurkituko du 'Musikari ibiltaria' izenpean, besteak beste Celan, Babel, Brodsky, Milosz, Chagall, Ajmátova, Bulgakov, protagonista maila dutenak, baina baita Ipar Amerikako poesiarik onena Elizabeth Bishop, Mark Strand, John Ashbery edo Charles Wright idazleetatik hasita. «Kaminskyren mundu poetikoa kultur aipuz eta familia-oroitzapen ugariz egina dago. Bere hildakoak gure hildako bihurtzen dira, eta orainaldira datoz etengabe ate joka», azaldu dute. Hori bai, irakurleari lana «erraz» jartzen diola azaldu dute, «poema liriko ederrak lurrera» ekartzen baititu oin oharren bitartez, ia narrazioak diren azalpenekin.

Itzulpenari buruz Tolaretxipik azaldu du 2012an hasi zela lanarekin tarte txikiak eskainiz eta eskuz, boladaka ere utzi zuela jarduna, eta amaitu zuenean Balea Zuriako «lagunei» eskaini ziela. «Oso eskertua nago, Felipe Juaristiri itzulpena arretaz irakurri eta moldatze lanean laguntzeagatik, testua gorpuztu du egilearen erritmoa emanda». Era berean, esker hitzak izan ditu Pello Otxotekorentzat, «azken ukituei adi ibili baita».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ilya Kaminskyren 'Odesan dantzan' itzuli du Balea Zuriak argitaletxeak