Western modernoa eta memoriari buruzko hausnarketa, horiexek izan daitezke Irati Irizarrek (Lazkao, 1990) aurkeztutako 'Ilargi-kutsadura' eleberri-proiektuaren estiloa eta gaia deskribatzeko esan litezkeenak. Txikitatik irakurtzeko zaletasuna eta idazteko nahia izan baditu ere, agerraldian azaldu duenez lehen aldia da zerbait idatzi duena, lehiaketaren filosofiarekin ezin hobe bat eginez. Izan ere, Xabier Mendiguen Elkar argitaletxeko editoreak oroitu bezala Igartza Saria «idazle gazteentzako beka bezala funtzionatzen duen sariketa da».
Publicidad
Lehenarekin elementu amankomun asko dituela azaldu du egileak: basamortu paisaia, Nafarroa hegoaldeko Errege Bardeetan kokatu duen fikziozko herri batean girotua dagoelako; altxor baten bilaketa, «nahiz eta ez izan urrezkoa», Irizarrek zehaztu bezala; gaizkileak; justiziero pare bat... Elementu horiekin nahasten da bigarren gai nagusia, memoriarena, pertsonaia nagusien jarduna dela-eta.
Inspirazio iturri bezala izan du Patricio de Guzman zuzendari txiletarrak aurkeztu zuen 'Nostalgia de la luz' dokumentala. Kasu hartan zientifikoak astronomoak ziren eta bilatzaileak diktaduran desagertutako euren senitartekoak bilatzen jarraitzen duten emakume taldea.
'Ilargi-kutsadura' eleberri-proiektuari, gainera, zientzia fikziozko elementuak sartu dizkio, esaterako estralurtarrekin harremana bilatzen duen sekta bat, Bardetan benetan izan zena 80ko hamarkadan, huraxe baita gustuko duen generoa. «Nire interesetik datozen gauzak sartu ditut, baina funtsean memoriari buruzko istorio bat da. Pertsonala, gu izan garenari begira jartzen garenean gertatzen zaigunari buruz eta nola alda dezaken gure identitatea: eta kolektiboa, gure historiarena eta gertatu zaigunaren kontzientzia, ixten ez diren zauriekin zer gertatzen den», azaldu du.
Aurreko edizioetan bezala, Beasaingo Udala eta CAF enpresaren laguntzarekin antolatu da sariketa –aurkezpenean izan dira, hurrenez hurren, Leire Artola alkatea eta Bianditz Iraola euskara arduraduna– eta hiruak pozik azaldu dira ekimena «euskal idazleen harrobia» delako, palmaresak erakusten duenez. Hala, Artolak zehaztu duenez aurtengoan, 26. edizioan, aurrekoetan bezala, hamabi proiektu aurkeztu dira guztira, zortzi gipuzkoar, hiru bizkaitar eta estreinakoz argentinar bat.
Publicidad
Horietatik lazkaotarrak aurkeztutako 'Ilargi-kutsadura' jo du irabazletzat Aintzane Usandizagak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak. Orain urtebeteko epea izango du Irizarrek eleberria idazteko eta, dena ondo bidean, 2025eko udaberrian argitaratuko du Elkarrek. Lana aurrera eramateko 6.000 euroko laguntza jasoko du. Ildo horretan, 2022ko garaileak, Lizar Begoñak, liburua amaitu du agerraldian zehaztu dutenez eta datorren udaberrian izango da aurkezpena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.