Borrar
Maixa Zugastik aste honetan aurkeztu du bere aurreneko poema-liburua. LUSA
«Isiltasuna ailegatzen da hitza iristen ez den leku sakonetara»

«Isiltasuna ailegatzen da hitza iristen ez den leku sakonetara»

Azken lauzpabost urteetan idatzitako poemak bildu ditu Maixa Zugastik Balea Zuriak argitaratu duen 'Hostoen hezurdura unatua' liburuan

Sábado, 8 de mayo 2021, 12:29

Hiru urte baino ez dira igaro Maixa Zugasti (Tolosa, 1973) euskal literaturaren plaza irekira heldu zenetik. 2017ko Hirun Hiria irabazi zuen 'L.A.A.' (Algaida, 2018) eleberriak eman zion lehen bultzada. Behin dikea pitzatuta, berehala heldu zen bigarren eleberria, 'Ahotsak eta itzalak' (Erein, 2018), eta luze gabe 'Tximeletak hondartzan' (Erein, 2019), gazteentzako liburua.

Ordurako ari zen 'Hostoen hezurdura unatua' liburuan elkartu dituen poemak idazten, azken lauzpabost urteetan sortutakoen arteko 30eko hautaketa baita bere lehen poema-liburua, 'Balea zuria'-k argitaratua. Poesia, hain zuzen, inportantea da irakurle bezain idazle, idazle bezain irakurle den Zugastirentzat: «Niretzat, bizitzeko behar-beharrezko zerbait da poesia. Edozein momentutan literatura dosi bat dastatzeko aukera ematen du, eta generoak ez ditudanez ulertzen gela itxiak bezala, uste dut prosari ere aberastasun handia ematen diola poesiak».

Maixa Zugastirentzat, alegia, hitza dago erdigunean, bizi ditugun hauek «hitzarentzat garai gogorrak» diren arren, edo horrexegatik. «Hitza bihurtu dugu manipulaziorako tresna, errealitatea molda dezakeelako gure interesen arabera», adierazi zuen Balea Zuria-ko Felike Juaristirekin partekatu zuen aurkezpenean. Edonola ere, txanpon denek dituztenez bi aurpegi, hitzek beraiek egiten dute «gure pentsamendua sakonagoa« eta «hitzek janzten dute ñabarduraz hautematen dugun errealitatea, eta adierazten duguna».

«Niretzat, bizitzeko behar-beharrezko zerbait da poesia. Edozein momentutan literatura dosi bat dastatzeko aukera ematen du».

Hitzek zubigintzarako duten gaitasunean kokatzen du poesia Zugastik, eta oraingo honetan gaitasun hori baliatu du isiltasunaz eta zarataz aritzeko. Hiru kontzeptu horiek –isiltasunak, hitzak eta zaratak–, egituratzen dute alegia 'Hostoen hezurdura unatua'. Hamarna poemako hiru ataletan, ispilu-joko batean bezala aurkezten ditu kontzeptu bat eta bere ifrentzua. Erdi-erdian, hitza.

Isiltasunaren aldarrikapena

Irakurleak ikusiko du non sentitzen den erosoago, baina idazleak ez du ezkutatzen nahiago duela isiltasuna zarata baino. Eta poesiaz ari denean ere ia uneoro dituenez gogoan bere ikasleak, pantailei eta beti piztuta dauden gailuei lotuta eta zaratan murgilduta bizi diren gazteek kezkatzen dute, besteak beste zarataren kontzientziarik ere ez dutelako. «Azkenean, algoritmoen menpe, onak diren gauzak ere zarata bihurtzen ari gara, zinema, albisteak, serieak, kultura...», deitoratu zuen aurkezpen ekitaldian.

Txikitan erakutsi zioten, jolas baten bidez, «zarata gure buruarekin edo besteekin komunikatzea eragozten digun guztia dela». Hala eta guztiz ere, erreparorik gabe irekitzen dizkiogu leihoak zaratari, baina ez gara horren eroso sentitzen isiltasunak inguratzen gaituenean: «Isiltasuna kontzeptu ezkor bezala bizi du gure gizarteak, agian bakardarearekin, heriotzarekin edo inkomunikazioarekin lotzen duelako».

Badaki idazleak isiltasuna izan daitekeela «zigor gogorra; zentsura; ezberdina ostrazismora kondenatzeko tresna, eta manipulaziorako tresna ere bai. Hezkuntzan, esaterako, kalte izugarria egin dezake isultasunak, baina nik behar-beharrezkoa dut». Baina, aldi berean, «isiltasuna ailegatzen da hitza iristen ez den leku sakonetara. Maitasunaren edo heriotzaren aurrean, askotan isiltasuna da gailentzen dena».

Maixa Zugastik argi dauzka isiltasunaren onurak, nahiz eta konturatu den «agian liburuan gehiago nabarmendu ditudala alde ezkorrak». Ohiko konpainia du berak isiltasuna: «Isiltasunean pasatzen ditut ordurik gehienak. Kanpokoa da isiltasuna, soineko modukoa, baina laguntzen dit hitzez betetako barrua baretzen» eta «beste idazle batzuen hitzak» dastatzen. Katea hedatuz, Zugastiren hitzak dituzte orain dastagarri irakurkeek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Isiltasuna ailegatzen da hitza iristen ez den leku sakonetara»