Borrar
Izaskun Igoa, ostegun honetan egindako aurkezpenean.
Izaskun Igoa | 'Hotza bazkatzen': Galderei erantzuna bilatzeko saiakera
Izaskun Igoa | 'Hotza bazkatzen'

Galderei erantzuna bilatzeko saiakera

Izaskun Igoa Jaimerenak (1995, Ziga) 'Hotza bazkatzen' poesia-liburua aurkeztu du ostegun honetan; DK Poesiaren V. ekitaldiko irabazlea da

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 26 de mayo 2022, 15:44

Galderak planteatzeko eta hauei erantzuna bilatzen saiatzeko asmoa. Horixe da Izaskun Igoa Jaimerenaren (1995, Ziga) 'Hotza bazkatzen' poesia-liburuaren arima. Martxoan jakinarazi zen, Poesiaren Egunaren karira, Donostia Kulturak eta Balea Zuria poesiari emandako argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren edizioaren irabazlea zela. Orduan ere nabarmendu zuen epaimahaiak bere ebazpenean lanak «kontzientzia eta izate» bat zituela, aurkezpenean Juan Ramon Makusok oroitu duen bezala.

2020an Igoak aipamen berezia lortu zuen Lurra zango zolaren gainean lanarekin, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako XXX. Euskarazko Literatur Lehiaketan. 2019az geroztik, Ttipi Ttapa aldizkarian aritzen da kolaboratzaile gisa. Egilea zuzenean ikusteko aukera izango dugu ekainaren 14an, iluntzeko 19:00etan, Victoria Eugenia Club aretoan egingo den 2022ko Poesia eta Pentsamendua errezitalean.

Makuso «pozik» mintzatu da, bai azken edizioak izandako arrakastagatik zein atzera begira jarrita ekimenak izan duen bideagatik. «Lagunarteko emaitza bat da argitaletxea eta harrera ezin hobea izan du». Igoak eta aurreko garaileek jasotako sariez gain, bi liburu gehiago argitaratu dituztela adierazi du, zehazki Elena Olabek eta Mikel Arruabarrenak aurkeztutakoak.

'Hotza bazkatzen' poesia-liburuaz oinarrian galdera duela nabarmendu du Makusok eta «poesiarekin erantzunak lortzen» saiatzen dela Igoa. «Bere inpresioak ematen ditu, ni bat dago, kontzientzia bat. Eta galderei bere esperientziatik erantzuten die, gizakiok hala egin behar baitugu». Horretarako erabilitako hizkuntza «argia» dela azaldu du, «bihurrikeria» handirik gabe. «Lengoaiak ez du irakurlea korapilatzen, poesiak berak kateatzen du irakurlea».

Forma horietan Igoak berak aitortu du «keinu» bat egin nahi izan diola egungo errealitateari. «Hainbat jenderekin solas gaitezke une berean: familian, hitz egin, WhatsAppa... Gauza guzti horien nahasmenean sortutako pentsamendu, sentimendu eta ideietatik osatzen da liburu hau».

DK Poesia Lehiaketa 2017an sortu zuren Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak «egile berriei, bereziki gazteei, bideratuta», Arantza Urkiak azaldu bezala. «Pozik» agertu da lortutako emaitzarekin, asmoa gazteak plazaratzea zelako eta egindako bideak nabarmentzen duelako erdietsi dela. Aurtengoa bosgarren edizioa izan da eta prentsaurrekoan aurreratu bezala, udazkenean plazaratuko dituzte seigarren ekitaldiaren oinarriak. Oinarrietan, orain arte, lanen gutxieneko luzera 600 bertso-lerrokoa izan da, hizkuntza euskara eta bakarka idatziak eta originalak.

Egonkortzen doan ekimena

Lehen edizioko irabazlea Esti Martinez Diaz de Cerio idazle iruindarra izan zen, 'Azalberritze bat' lanarekin. Bigarrenean Gorka Salcesek eskuratu zuen saria 'Iraganaren izterrak'-ekin, eta obrarekin, eta finalista izandako Elena Olavek 'Zeldak' poema-liburua kaleratu zuen geroago. Hirugarrena Lizar Begoñak lortu zuen, 'Aro beilegia' poema liburuarekin. Laugarrenean Maialen Berasategi Catalán idazle eta itzultzaile gasteiztarra gailendu zen 'Eskuan beti zerbait' lanarekin.

Balea Zuria Ariz Gorrotxategi, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso eta Pello Otxotekok martxan jarritako argitaletxea da, urtean bi edo gehienez hiru olerki-bilduma publikatzeko. Plazaratutako lehen lana Luis Garde nafar idazlearen 'Barbaroak baratzean' poema-liburua izan zen

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Galderei erantzuna bilatzeko saiakera