Gorka Estrada
Aiora Urbieta | 'Geure gorputzean eta etxean burujabe'

«Jakintza elkarbanatu» eta aholku gida praktikoa izan nahi duen liburua

Aiora Urbietak 'Geure gorputzean eta etxean burujabe' (Elkar) argitaratu du «etxeko produktu kutsakor horiek modu erraz eta ekonomikoan ordezkatzea» errazteko

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 24 de enero 2025, 14:47

«Jakintza elkarbanatzeko» eta «etxeko produktu kutsakor horiek modu erraz eta ekonomikoan ordezkatzea» errazteko asmoarekin idatzi du Aiora Urbietak 'Geure gorputzean eta etxean burujabe' (Elkar) liburua, «denek erabiltzeko» modukoa dena, ez «hiritarrak baserritar bihurtzeko» idatzia, umorez azaldu duen bezala. Era berean, idazteko erabilitako tonu pedagogikoak «sareak sortzea eta kolektiborako joera gehiago izatea» bilatu du. Horregatik izenburuko 'burujabe' terminoa.

Publicidad

Edukia oso antolatuta aurkituko du irakurleak, egilearen helburu nagusia informazioa argi eta garbi, «erraz eta modu praktikoan» eskaintzea izan baita. Hala, lehenik, urtaroaren arabera dago aurkeztuta «naturaren martxa horrekin bat egitea garrantzitsua» dela iritzi baitu egileak, esaterako, «lurra zertan ari den, noiz sustraitzen, lorea ateratzen, hazia ateratzen...»; eta, hauetako bakoitzaren barnean, beste lau ataletan: etxea goxatzeko, garbiketa, geure gorputzean eta sukaldean.

'Geure gorputzean eta etxean burujabe'

  • Egilea: Aiora Urbieta.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialdeak: 220.

  • Prezioa: 25 euro.

Lehean «girotze naturala» du mintzagai Urbietak, eta etxean usaina emateko erabili ohi diren hainbat produktuk «zenbat kutsatzen» duten erakustearekin batera alternatiba errazak aurkezten ditu, «olio esentzialekin kandela edo intsentsuak» nola egin esaterako. Ildo beretik doa bigarren atala, etxeko leku ezberdinetan erabiltzekoak «produktu ekologikoak eta inguruan ditugun baliabideak» erabilita, Internetera jo gabe lortzeko modukoak. Hirugarrenean, gure gorputza mintzagai dena, «ukenduak, ahoko zaintza, ilearen zaintza, masajerako olioak, bainu gatzak» bezalakoak islatu ditu; eta, azkenean, «kontserba» aholkuak dira nagusi. «Ez dira platerak egiteko errezetak», argitu dute.

Urbieta Arte Ederretan lizentziatu zen, baina ordurako sendabelarrekiko interesa bazuen eta amaitzean ikasketa osagarriak egin zituen Naturopatian eta Herboristerian. Aurkezpenean azaldu zuenez, naturarekiko, animaliekiko eta landarekiko interesa betidanikoa du, baina lilura 15-16 urterekin hasi zen, amak liburu bat oparitu zionean eta, batez ere, honen ostean bere kabuz paseoak eman eta landareak eta hauen ezaugarri medizinalak identifikatzen hasi zenean. Liburua osatzen ari zela jaso zuen azken bultzada, etxetik zuzenean jaso ez bazuen ere familian aitzindaria edo herentzia bazuela jakin baitzuen. «Liburua idazten ari nintzela jakin nuen Aizarnako baserritar baten bidez birramona sendabelarretan aditua zela. Aizarnako medikua esan zuen berak». Bereziki umeak zaintzen omen zituen eta haiei aplikatu zekizkienak. «Une horretan topatzeak bereziago egin zuen», azaldu du.

Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak egileak erabilitako «hiskuntza parktiko eta goxoa» goraipatu ditu, baita «pauso guztiak» ematea eta «egon daitezkeen ondorio txarrez ohartaraztea». Urbietak hasieratik izan du argi hala egin behar zuela. Ikastaroak maiz eman dute eta bertaratzen direnek duten interesari erantzun dio. «Jende hori ez da teoria potolduen zalea, praktikoa da, erraz eta sinple egiten jakin nahi du kimikako masterra jaso gabe».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad