Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
John Donnen 'Meditazioak' ekarri du euskarara Balea Zuriak

John Donnen 'Meditazioak' ekarri du euskarara Balea Zuriak

Poeta metafisikoaren (1572-1631) saiakera Patxi Ezkiagak itzuli zuen hil aurretik

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 13 de octubre 2023, 12:17

XVII. mendeko poeta ingeles garrantzitsuenetakoa izan zen John Donnen (1572-1631) 'Meditazioak' saiakera argitaratu du Balea Zuria argitaletxeak. Poeta metafisikoaren lana Patxi Ezkiaga idazle, irakasle eta itzultzaile zenak euskaratu zuen «duela urte asko», baina Balea Zuriko kide den Felipe Juaristik azaldu bezala, «orain arte ezin izan dugu argitaratu». «Cambridge eta Oxford-en ikasi zuen, John Donne bezala, eta ingelesarekiko maitasuna izateaz gain oso ondo ezagutzen zuen XVII. mendeko poesia metafisikoa», oroitu du Ezkiagaz.

Juaristiren hitzetan «hilzorian zegoela» idatzi zuen Donnek 'Meditazioak' «heriotzari zion beldurrari aurre egiteko». Horrek, testua «unibertsal» bihurtzeaz gain ulertzeko erraza egiten du. «Testuak gizatasunaren ikurra dira. Erabiltzen dituen metaforak oso gaurkoak dira, oso testu modernoa da. Eta hitz abstraktuak erabili arren jende arruntari ulertarazteko gaitasuna du». Izan ere, Donne «oso jantzia» zen, gaztelania, frantsesa eta italiarra zekizkien eta Platon eta Aristoteles ikasitakoa zen. Bere poesia ulertzen den bezala, «sentsuala» delako. «Metafisikoa esaten da ordu arte zegoen poesia italiarrarekin hausten duelako eta abstrakzioa dagoelako, heriotza, sentimenduak edo bizitza» gai izanda.

'Devotions upon Emergent Occasions' (Larrialdietarako Deboziozko Liburua) da bizi zela argitaratu zen lan bakarra, poemak hil eta hiru urtera ikusi baitzuten argia. «Aurrez esku esku ibiltzen ziren, baina semeak poema-antologia antzeko bat atera arte ez liburu moduan». Arrakastaren erakusle izandako 30 edizioak edota sermolari gisa katedrala betetzen dituela nabarmendu ditu Juaristik.

'Meditazioak'

'Meditazioak'
  • Izenburua: 'Devotions upon Emergent Occasions'.

  • Egilea: John Donne.

  • Itzultzailea: Patxi Ezkiaga

  • Argitaletxea: Balea Zuria.

  • Orri kopurua: 114.

  • Estiloa: Saiakera.

  • Prezioa: 16 euro.

Handitasun horren erakusle bezala aipatzen ditu Balea Zuriako kideak T. S. Eliot edo Joseph Brodsky bezalako autoreek goraipatu izana. «Van Morrisonek kanta bat dauka eskainita, pentsa!».

Aste honetan Balea Zuriak kaleratu duen itzulpena hiru zatitan banatuta dago, Juaristik xehatu bezala. Batetik, 'Meditazioak' laneko lehen atala aurkituko du irakurleak, Patxi Ezkiagak euskarara ekarri zuena, 23 testu labur. «Osoa soilik ingelesez aurki daiteke eta hori da gaztelaniaz, frantsesez eta hizkuntza gehienetan argitaratu dena», azaltzen du Juaristik. Liburua «labur» geratzen zitzaiela ikusita Gabriel Insausti aditu donostiarraren hitzaurrea eta Donneri buruzko biografia gehitu dizkiote «argitalpena aberasteko». Izan ere, Balea Zuriako kideek «maite» duten poeta da eta «kariño handiz egindako» lana dela azpimarratu du.

Insausti filologia ingelesean doktoreduna da eta «oso ondo ezagutzen ditu garaiko poetak. Gustura egingo zuela esan zigun eta hitzaurrea oso polita da». Amaierako testua, poetaren garaikide izan zen Izaak Waltonek idatzia, Juaristik berak itzuli eta apailatu du. «Garaikidea zen, zertxobait gazteagoa, eta interesgarriena da darabiltzan erreferentziak ezagutu zuen jendearenak direla». Aldiz, eliza anglikanoari buruzkoak ziren Waltonen testu asko kanpoan utzi dituzte. «Hil ondoren Ingalaterra beretik nola ikusten zuten islatzeko interesgarriak dira».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco John Donnen 'Meditazioak' ekarri du euskarara Balea Zuriak