Borrar
Xabier Olarra itzultzailea, ostiral honetan Donostian. Gorka Estrada
Joyce Carol Oates lehengoz euskaraz Igelaren eskutik
'Bortxaketa. Amodiozko istorio bat'

Joyce Carol Oates lehengoz euskaraz Igelaren eskutik

Xabier Olarrak 'Bortxaketa. Amodiozko istorio bat' itzuli du

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 15 de diciembre 2023, 15:49

Ia genero oro, poesia, antzerkia, ipuinak, gidoiak, saiakerak eta, bereziki, eleberria landu du Joyce Carol Oates idazle estatubatuarrak, baina 2023a arte haren lanak euskaraz irakurtzerik ez zen posible. Orain Xabier Olarrak 'Bortxaketa. Amodiozko istorio bat' eleberri laburra itzuli du Igela argitaletxearentzat, Carolen lan askotan bezala idazkera «oso autobiografikoa, gogorra eta une inpaktanteak» uzten dituenaz ondua. Lau nabarmendu ditu Donostian egindako agerraldian: aspalditik dituen takikardia arazoak, hilzorian izan zutena Carol; 32 urterekin bizi izan zuen esperientzia mistikoa; bi aldiz alargun geratu izana eta 1972tik 1983ra doazen memoriak.

Eleberria New York estatuan kokatua da, Uztailaren 4ko jai egunaren bueltan, eta Teena Maguire alargun gaztea eta Bethi, 12 urteko alaba, ditu protagonista. Etxera itzultzeko lasterbide bat hartuko dute Rocky Point Park barrena, «hormonek, haserreak eta alkoholak aske utzitako mutil kuadrillak» dituena, eta bidean talde-bortxaketa pairatuko du amak. «Alaba hala moduz eta ozta-ozta libratuko da», aurreratu du itzultzaileak. Gertakaria lehen kapituluan emana dago eta hortik aurrera «labur-labur eta azkar-azkar» kontatzeko gaitasuna du Carolek Olarraren aburuz. Gainera, AEBtako «zurrumurru eta iruzkinak» ezin hobe islatzen dituela azaldu du eta pertsonaiak, bi biktimak, erasotzaileak, fiskala, epailea edo polizia, «oso ondo aukeratuak» daudela. Ildo horretan Mujikak hauen eraikuntza laudatu du, ez baitira «manikeoak» eta, horrela, irakurleari «oso sinesgarriak egingo zaizkio bai bi biktimak zein erasotzaileak ere». Are gehiago, eleberria 2004an idatzi bazuen ere, «oso garrantzitsua» eta azken boladan «zoritxarren pil-pilean» dagoenean Mujikak esan bezala.

Ez dira pertsonaiak gertakari eta gai nagusiaren gainetik geratzen diren bakarra. Olarrak adierazi bezala, irakurleari oihartzun egingo dio autoreak «sistema judizialari egiten dion begirada, hari buruzko epaiketarik egin gabe». Hori bai, pertsonaia bakoitzak egiten duena agertuz eta nola jokatzen duen adieraziz «argi geratzen da (sistema) nolakoa den», gehitu du. Helburu hori lortzeko idazkera oso garrantzitsua da biek nabarmendu bezala. «Oso modu bizian kontatzeko gai da eta horregatik da bere idazkera hain indartsua», azaldu du Olarrak.

Itzulpen prozesuaz galdetuta, Olarrak argi utzi du liburu guztiek dituztela euren gorabeherak. «Arreta guztia jarrita ere beti pasatzen da zerbait». Hala, 'Bortxaketa' lanaren kasuan egileak «belarria oso jarrita» idazten duela azaldu du eta horrek erabakiak hartzera behartu duela. «Esaldi batzuekin ingelesez bi gauza esan nahi ditu edo bi aldaera izan ditzake, eta euskarara hartzean bat hautatu behar», laburtu du.

'Bortxaketa. Amodiozko istorio bat'

'Bortxaketa. Amodiozko istorio bat'
  • Idazlea: Joyce Carol Oates.

  • Itzultzailea: Xabier Olarra.

  • Argitaletxea: Igela.

  • Orri kopurua: 200.

  • Prezioa: 21 euro.

Orotara ehun liburutik gora ondu ditu Carolek, idazle «oso prolifikoa» Mujikak goraipatu bezala, eta oso kalitate altukoa, Olarrak zehaztu bezala, «biak ez baitoaz beti eskutik». «Askotarikoak izan daitezke eta Carolek idatzitakoa pisuzkoa da», azpimarratu du itzultzaileak. Hala ere, «ezin dena irakurri», aurkezpenean onartu duen bezala, eta 2020an Pepe Carvalho saria jaso zuen arte -Bartzelonako Udalak nobela beltzean ibilbide aipagarria izan duen idazlea saritzeko garaikurra- ezezaguna zen Olarrarentzat «Nobel Literaturarako Sariaren hautagai zerrendetan hainbatetan egon bada ere». Ordutik estatubatuarraren hainbat lan irakurri ditu, eta horretan dihardu. 'Bortxaketa' lanaz gain zerrendatik nabarmendu ditu Mujikak 'Haiek' (1969), 'Zertarako bizi nintzen' (1994) edo 'Blonde' (2000).

Bortxa ideia hori ezin hobe jaso du, Mujikaren iritziz, Araiz Mesanzak azalerako egindako ilustrazioan. Egileak bideo bidez azaldu duen bezala «gaia astuna izanda aristasuna islatzea» bilatu du eta horregatik hautatu ditu zuri-beltza eta marra sinpleko trazoa. «Dena aldatzen duen keinuaren tentsioa eta erasotzailearen asmoa jaso nahi nituen, baimenik gabeko ukitze edo erasoaren aurretik ematen den keinua», azaldu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joyce Carol Oates lehengoz euskaraz Igelaren eskutik