Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Juan Garziak 'Moby Dick' itzuli du «urte luzeetako lanaren ondoren» Balea Zuriarentzat

Juan Garziak 'Moby Dick' itzuli du «urte luzeetako lanaren ondoren» Balea Zuriarentzat

Liburuaren harira zabaldu diren gaizki-ulertu eta aurreiritziei erantzun nahi izan diete

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 24 de noviembre 2023, 17:58

'Moby Dick', Herman Melvilleren lan ezaguna, itzuli du Juan Garziak Balea Zuria argitaletxearentzat «urte luzeetako lanaren ondoren», ostiral honetako aurkezpenean azaldu dutenez. Argitalpen honekin gainera, maiz liburuaren harira zabaldu diren gaizki-ulertu eta aurreiritziei erantzun nahi izan diete, «gazteentzako abentura-liburu fantasiatsu bat baino ez dela, liburukote aukeran luze-bihurriegi, kontu eta orrialde mordoa sobera dituena», besteak beste.

Balea Zuriako kideek literaturaren klasiko handienetakoen artean kokatu dute, «nobelarik enblematikoenetakoa» dela azpimarratuz. Hala ere, hitzaurrean itzultzaileak esaten duen bezala, lehenik eta sakonenik, poeta zen Melville. «Poeta, ez alferrik eredu zuen harako beste erraldoi hura bezala ––Shakespeare––; poeta, alegia, hitzaren jatorrizko zentzutik hasita: sortzaile. Sortzaile hitzezko bikain (eledun irudimentsu) eta, biak ala biak, hitz-sortzaile itzel (irudimendun eletsu)», dio.

'Moby Dick'

'Moby Dick'
  • Egilea: Herman Melville

  • Itzultzailea: Juan Garzia.

  • Estiloa: Eleberria.

  • Argitaletxea: Balea Zuria.

  • Orrialdeak: 612.

  • Prezioa: 35 euro.

«Bistan da zein den, betiere, gaizki-ulertu guztion konponbidea eta, bidenabar, literaturazalearen atseginbide gozamentsua. Ekin hortxe, bada, Moby Dicki: lehen esalditik izango duzu nork eraman bidaian. Eta ez ahal zara bertan galduko», aholkatu diote.

Agerraldia 'Moby Dick' eleberriko esaldi bat zitatuz amaitu dute, irakurle batek baino gehiagok, beharbada, gainetik itsu pasatuko lukeena dela iritzita, baleagintzako xehetasun teknikoei buruzko digresio aspergarritzat jotako pasarte batean txertaturik baitoa: «Barealdi kobre-halako bizi bat ari zen, loto beilegi unibertsal bat irudi, gero eta zabalago hedatzen isil-isileko bere hosto baztergabeak itsasoaren gainean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Juan Garziak 'Moby Dick' itzuli du «urte luzeetako lanaren ondoren» Balea Zuriarentzat