'Moby Dick', Herman Melvilleren lan ezaguna, itzuli du Juan Garziak Balea Zuria argitaletxearentzat «urte luzeetako lanaren ondoren», ostiral honetako aurkezpenean azaldu dutenez. Argitalpen honekin gainera, maiz liburuaren harira zabaldu diren gaizki-ulertu eta aurreiritziei erantzun nahi izan diete, «gazteentzako abentura-liburu fantasiatsu bat baino ez dela, liburukote aukeran luze-bihurriegi, kontu eta orrialde mordoa sobera dituena», besteak beste.
Publicidad
Balea Zuriako kideek literaturaren klasiko handienetakoen artean kokatu dute, «nobelarik enblematikoenetakoa» dela azpimarratuz. Hala ere, hitzaurrean itzultzaileak esaten duen bezala, lehenik eta sakonenik, poeta zen Melville. «Poeta, ez alferrik eredu zuen harako beste erraldoi hura bezala ––Shakespeare––; poeta, alegia, hitzaren jatorrizko zentzutik hasita: sortzaile. Sortzaile hitzezko bikain (eledun irudimentsu) eta, biak ala biak, hitz-sortzaile itzel (irudimendun eletsu)», dio.
Egilea: Herman Melville
Itzultzailea: Juan Garzia.
Estiloa: Eleberria.
Argitaletxea: Balea Zuria.
Orrialdeak: 612.
Prezioa: 35 euro.
«Bistan da zein den, betiere, gaizki-ulertu guztion konponbidea eta, bidenabar, literaturazalearen atseginbide gozamentsua. Ekin hortxe, bada, Moby Dicki: lehen esalditik izango duzu nork eraman bidaian. Eta ez ahal zara bertan galduko», aholkatu diote.
Agerraldia 'Moby Dick' eleberriko esaldi bat zitatuz amaitu dute, irakurle batek baino gehiagok, beharbada, gainetik itsu pasatuko lukeena dela iritzita, baleagintzako xehetasun teknikoei buruzko digresio aspergarritzat jotako pasarte batean txertaturik baitoa: «Barealdi kobre-halako bizi bat ari zen, loto beilegi unibertsal bat irudi, gero eta zabalago hedatzen isil-isileko bere hosto baztergabeak itsasoaren gainean».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.