Borrar
Amaia Iturbide 'Profilak (Mugetan barrena) poema-liburua aurkeztu aurretik. Lobo Altuna
Kontzeptuak metafora bidez, artez blaitua eta umore tantekin
Amaia Iturbide | 'Profilak (Mugetan barrena)'

Kontzeptuak metafora bidez, artez blaitua eta umore tantekin

Amaia Iturbidek 'Profilak (Mugetan barrena)' (Erein) poema-liburua aurkeztu du «zalantzaren tokian» ipiniz «galderak eta sortzeko posibilitateak ugaltzen» direlako

Jon Agirre

Donostia

Martes, 18 de marzo 2025, 14:11

Bereziki «kontzeptuak» lantzeko asmoarekin eta hartarako «metaforak» erabilita eta «irudigintzari lehentasuna emanez» ondu du Amaia Iturbide (Bilbo, 1961) poetak 'Profilak (Mugetan barrena)' (Erein) poema-liburua. Inazio Mujika argitaletxeko kideak esan bezala orotara bederatzigarrena da eta haren aurreko lanen trazak nabarituko ditu irakurleak, besteak beste «artearen presentzia», testu, forma zein iruditerian, zein etika eta estetikaren uztarketa. Azala Iturbidek berak egina da, 'Txori urdinaren aztarna' lana oinarri izanda.

Egitura aldetik, 'Profilak (Mugetan barrena)' lanak bost atal ditu: 'Manikiaren bakardadetik', 'Bizipen-laginak', 'Ikasketa-prozesuez', 'Behatokietan zehar' eta 'Planteamendu mugakideekin'. Jolas modura, Mujikak bakoitza «liburuaren ertz eta mugak» hartzen dituen hitz banarekin lotu du. Hain zuzen bi hauek azpimarratu ditu egileak berak poema-liburuko «leku estrategiko eta erabakigarri» bezala. Jolaseko hitzak hurrenez hurren muga; identitatea, poeta «niaren bila dabil» lanean zehar; memoria; «indibiduala nahiz kolektiboa»; artea, Iturbideren poesiagintzan ohikoa eta poema ia oro blaitzen duena, estilo aldetik zein erreferentzia modura; transformazioa, testuak «kontzeptuetan zein bizipenetan» oinarrituak daudelako umore tantekin; eta «Hizkuntzaren eta esperimentazio poetikoaren garrantzia» izan dira. Honekin lotu du Mujikak azken egunotan berriro ere «gerraren zakurrak zaunka hasi» direla-eta «Poesia erresistentzia espazio bezala bizitzera gonbidapena» dela eta hura «erreibindikatzea» beharrezkotzat jo du.

Eduki aldetik, Iturbidek aurreratu du «planteamendu ezohikoak» daudela eta, besteak beste, «gauza apurtuak, akastunak, asimetrikoak edo inperfekzio zein irregulartasuna aintzat hartzen dituztenak» aurkituko dituela irakurleak. Prozesuaren aldetik, «zalantzaren tokian» ipini dela xehatu du, bere esanetan «galderak eta sortzeko posibilitateak ugaltzen» direlako.

'Profilak (Mugetan barrena)'

'Profilak (Mugetan barrena)'
  • Egilea: Amaia Iturbide.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Bilduma: Poesia, 51.

  • Orrialdeak: 112.

  • Prezioa: 14 euro.

Lehen atalak, 'Manikiaren bakardadetik', hain zuzen manikia du ardatz. «Sinboloaren inguruan antolatu dut», azaldu du poetak. Hori bai, ertz askotatik begiratuta. Batetik, «pentsamolde primitiboan» arimaren irudia zelako; bestetik, «modernitate eta postmodernitatearen» sinbolo ere badelako eta, beraz, «jarrera marjinatu eta alternatiboak» irudika ditzakeelako; eta, azkenik, «materia galkorrarekin» ere lotzen delako. Etika eta estetika gertuko izanda, ez da falta pentsalariei erreferentziarik, haien aipurik edo eraginik.

«Maketa itxura» duen aztarna edo «oroimenean» geratzen den horri egindako begirada jasotzen du 'Bizipen-laginak' atalak. Zehazki «esperientzia latzek» utzitakoak dira -nazismoa, Gerra Zibila...-, egungo testuingurura ere ekar daitezkeenak.

Hirugarrena, 'Ikasketa-prozesuez', da denetan «intimistena», eta egileak alboan izandako gauzei begira ondutako testuak daude. Azaldu duenez, artea eta «ikuspegi sozialeko» poemak oso presente daude. Laugarrenean, 'Behatokietan zehar', zenbait «perspektibari atxiki» da Iturbide eta bestelako adierazpide artistikoak ditu mintzagai. 'Planteamendu mugakideekin' izeneko sailak ixten du bilduma, aurrez hainbatetan aipatutako «mugak eta mugen arteko elkarrizketak» izanik zutabe. «Mistikari ere heltzen diot», kontatu du. Hein batean idatziak izan diren testuingurua, pandemia eta osteko itxialdia, nabarituko ditu irakurleak, bai testuarena ariman zein erabilitako terminologian.

Mujikak azaldu duen bezala, astearte honetan aurkeztutako poema-liburua Iturbideren bederatzigarrena da. Lehena 'Eskaileraren bi aldeetan' (1986) izan zen eta orain arte azkena 'Ispiluen arteko zirriborroak' (2016). Horretaz gain, saiakera alorrean egindakoak nabarmendu ditu, «arteari, poesiari edo euskal poetei» buruz egindako azterketak, adibidez 'B. Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poemagintza'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontzeptuak metafora bidez, artez blaitua eta umore tantekin