![Lehen hilekoa ardatz nagusi, «ahizpatasuna eta laguntasuna» ere lantzen duen eleberria](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/29/goiatz-kIiF-U2102236982114vvB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Lehen hilekoa ardatz nagusi, «ahizpatasuna eta laguntasuna» ere lantzen duen eleberria](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/29/goiatz-kIiF-U2102236982114vvB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Laure izeneko 12 urteko neska oinarri du Goiatz Labandibar idazle oiartzuarrak astelehen honetan aurkeztu duen 'Putzua', zehazki haren bizitzako egun konkretu bat: hilekoa lehen aldiz etorri zaiona. Irakurleak ere kolpez jasoko du albistea eta lehen eskutik biziko du protagonistak sentitzen dituen «sentimenduen koktela», besteak beste kezka, beldurra, haserrea, deserosotasuna... «Nahasketa bat», laburtu du Labandibarrek. Izan ere, esnatzean nabari ditu kuleroak odolez zikinduta, baina ez du inork jakiterik nahi, «bere sekretua» da.
Istorioak aurrera egin ahala Laurek ere segi egiten du, egileak aurreratu duenez eleberriak «mezu positiboa» baitu eta protagonistak «bizitzan aurrera egiteko jarrera». Gainera, ez du bakarrik egingo 'bide' hori, familian zein lagunartean bidelagunak dituelako. Hori dela-eta, hilekoa etorri izanaren gertakariaz gain «ahizpatasunari eta laguntasunari» buruzko istorioa dela azaldu du idazleak.
Bat azaldu da Inazio Mujika Erein argitaletxeko kidea, muinean «harremanak eta komunikazioa edo inkomunikazioa» daudela aurreratuz, bai gurasoekin, familiarekin, anai-arrebekin, aitona-amonekin. Baina baita gertuko zein bestelako lagunekin ere. «Oraindik tabua izaten jarraitzen baitute zenbait kontuk». Hala, funtsean, «pertsona baten heltzeko prozesua» jasotzen du 'Putzua' lanak.
Egilea: Goiatz Labandibar.
Argitaletxea: Erein.
Adin gomendatua: 12-16 urte.
Orrialdeak: 112.
Prezioa: 15 euro.
Azala: Ane Narbarte.
Noski, 12-13 urte dituen neska izanik, «ume izatetik nerabe izatera igarotzen» ari den une horretan, zalantzak asko dira. Bai bera bizitzen ari denak zein zaharragoa zuen ahizpari begiratuta sortzen zaizkionak. «Hilekoa duen horren azalean jartzeko ariketa» bezala definitu du liburua idazle oiartzuarrak. Hasieratik kontatu nahi izan zuen antzerako zerbait, baina «askotan bizi dituguna baino naturaltasun gehiagoz».
Labandibarrek zehaztu duenez, narrazioa egun horretara, «ia emakume guztiek bizitza honetan pasatuko duten momentura», mugatu du. Agerraldian defendatu duenez «oso gauza fisiologiko edo biologikoa» izateaz gain, bestelako konnotazio asko ditu, batzuk «sozialagoak» eta beste asko «gizartean herentzian jasotako sineskeriak eta abarrak». Hein batean, estilo aldetik, idazle oiartzuarrak literaturan izandako ibilbidearen isla ere bada. Orain arte ipuingintzan jardun da Labandibar -'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak' (2013), 'Fotogramak' (2016), 'Hori zen dena' (2019), 'Amez' (2022)- eta 2023an kaleratutako 'Bekatuak' (Erein) eleberrian zein gaur aurkeztutako lanean, 'Putzua', nabaritzen da eragina, bien narrazioa apenas egun batean jazotzen baita.
Gaia zein den ikusita, irakurleak agian pentsa lezake liburua neska gazteei bideratua dagoela, baina Labandibar zein Mujikak argi utzi dute ezetz. «Ez da haientzat bakarrik, adin horretarako mutilentzat oso garrantzitsua da, haien ikaskideei eta lagunei zer gertatzen zaien jakin behar dute», nabarmendu du Ereineko kideak. Era berean, 16-17 urtekoentzat ere lagungarria izan daitekeela uste du, eta zer esanik ez gurasoentzat. «Inzertidunbre handi batean bizi zarenean, ez dakizunean zer esan, nola jokatu, horrelako laguntza bat eskergarria da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.