«Historian eta gizartearen eboluzioan interesatua dagoen liburu bat da, ez da adituei begira egindako edizio bat». Hala laburtzen du Idoia Santamaría itzultzaileak euskarara ekarri berri duen Karl Marx pentsalariaren 'Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia' (Igela) saiakera. 1851ko abenduaren 2an Luis Bonapartek Parisen emandako estatu-kolpea da txispa edo abiapuntua, baina helburua sakonagoa da Santamariak esan bezala: «Ez da kronika bat, ez daude xehetasunak, gertaera horiek interpretatzen ditu azaltzeko bere buruari eta irakurleari 1848ko langileen iraultzak zergatik egin zuen porrot. Ez du kontatu nahi, interpretatu eta azalpenen bat atera nahi du».
Publicidad
Testua, gainera, ez da erabat kronologikoa, Marxek argi zuelako irakurtzen ari zenak estatu kolpeari buruzkoak ezagutzen zituela. 1852an 'Rebelion' aldizkarian sepatara moduan argitaratu zuen lehenik eta, ostean, 1869an liburuan. Edizio hura jotzen da kanonikotzat, Marxen testuaz gain argibide mordoa dituelako «bai Marxek esaten duenari buruz zein Marxek egiten duen interpretazioari buruz».
Horregatik izan da hain garrantzitsua dokumentazio-prozesua. «Ni ez naiz historialaria, XVIII. mendeko Frantziako Iraultzaz zerbait gehiago banekien, baina XIX. mendekoaz askoz gutxiago». Gainera, irizpideak finkatu eta erabakiak hartzea egokitu zaio. Santamariaren hitzetan, Marxek gertakarien gainean idatzi zuenez ez zituen ikaragarrizko azalpenak eman behar azaltzen diren printze, diputatuak edo monarkia ezberdinen arteko liskarrak ezagunak zitzaizkiolako prentsa irakurtzen zuen pertsona bati. Hala, 200 bat oin-ohar jartzearen aldeko apustua egin dute «duela 150 urteko testuan egungo irakurlea kokatzeko, ez da Marxen espezialistentzako katedrako edizio bat. Soilik irakurleari esaldi edo paragrafoan aurrera egiteko galaraziko dion informaziorik baldin badago horri buruzko nota labur bat jarri diogu, baina oztopo izan gabe».
Proposamena Lander Majuelo Igela argitaletxeko arduradunak egin zion Santamariari. «Liburu honekin argitalpen linean beste lerro berri bat sortzea zela azaldu zidan, fikziotik kanpo geratzen diren lanak ere kaleratzeko». Zehazki 'Ordu urdina' izena du bildumak eta literaturaren ertzean geratu ohi diren kronikak, memoriak edota eskutitz-trukeak aurkeztea da asmoa. Majuelok azaldu zuenez «geldoa» izango da eta aurreikuspena urtean liburu bat edo ateratzea omen da klasikoekin lotuz eta modu akademikoan zein liburu-dendetan sarbiderik ez duten saiakera «ez-garaikideak» bilduz.
Egilea: Karl Marx.
Itzultzailea: Idoia Santamaría.
Argitaletxea: Igela.
Estiloa: Saiakera.
Orrialde-kopurua: 170.
Prezioa: 21 euro.
Estreinakoa izatea polita izan da Santamariarentzat, baina gainerako itzulpenak tratatu dituen bezala tratatu du Marx. «Errespetu gehiago ematen zidan ni ez naizela historialaria eta gertatutakoa ez nuela hain ondo ezagutzen. Hanka-sartzerik ez izateko aurrez ondo prestatu behar nuela laguna horiekin hanka ez sartzeko». Bide horretan, dokumentazioa izan da erronka nagusiena
Publicidad
Hala, Emilio Majuelo historialariak idatzitako gibel-solasa irakurlearentzat oso lagungarria suertatu daitekeela iritzi du Santamariak. «Marx oso ondo kokatzen duelako historikoki eta haren lanaren errepaso labur baina oso zehatza egiten du. Ezagutzen ez duenarentzat modu egokia izan daiteke liburuan sartzeko, ostean Marxek gertakari jakin batzuk kontatu baino gehiago interpretatzen dituelako».
Bigarren erronka nagusia estiloa izan da, Marxen euskarazko ahotsa topatzea. «XIX. mendeko prosista da eta gehienek bezala esaldi luzeak eta mendeko asko kateatzen ditu bata bestearen atzetik». Molde hori euskarara ekartzeko argi izan du ezin zuela liburua esaldi errazez bete, are gehiago autoreek ez badituzte esaldi errazak erabiltzen. «Marxek erabiltzen dituen tenpo eta erritmo geldoa daramaten esaldiekin euskaraz irakurtzeko moduko testua egin behar duzu, irakurleak ez dezala behin eta berriro esaldia hasieratik hasi behar izan ulertzeko».
Publicidad
Ez da Marx euskarara ekartzeko lehen saiakera eta plazaratutako lan horiek, gehienak 1970eko hamarkadan argitaratu zirenak, kontuan izan ditu Santamariak. «Xabier Mendiguren Bereziartuk 'Marxen lanen hautaketa' aurkeztu zuen, antologia modukoa eta Brumairearen lehen kapitulua eta azkena daude. Horiek kontsultatu ditut batez ere terminologia kontuagatik, esaterako garaiko orleanistak, bonapartistak eta antzeko zenbait kontu nola argitu zituzten ikusteko». Sintaxi aldetik, itzulpeneko erronka nagusienetako bat, euskal prosak izan duen bilakaeragatik irtenbide gutxiago bilatu ditu.
Alor horretan Santamariaren ibilbidea izan zaio lagungarri, W. G. Sebald idazle alemanaren 'Austerlitz' ekarri baitzuen euskarara 2022an. «Hark XIX. mendeko prosista alemanen eragina onartu zuen eta fikziotik saiakerara pasa banaiz ere, alemanarekin jarraitu dut eta esaldi korapilatsuen zailtasunean nolabait trebatua nengoen».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.