Rosa Valverde artista donostiarraren lana, bereziki kutxen barnean sortutako eszenak ezagutarazteko album ilustratua aurkeztu dute asteazken honetan Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek. 'Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu?' (Pamiela) izenpean «sormena pizten duen joko artistiko baten bitartez» irakurleak kutxa propio bati forma emateko ideiak eta gomendioak topatuko ditu.
Publicidad
Haizea Barcenillak zein Garazi Ansak, bildumako zuzendariek, Rosa Valverde ezagutzeko bidean San Telmo Museoak artista donostiarraren lanak erosi eta erakusgarri jarri izana mugarritzat jo dute. Are gehiago, museoan egindako 'Baginen, Bagara' erakusketa nabarmendu du Ansak bildumaren jatorri modura. Biek komisionatu zuten eta hartarako museoaren zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumak arakatu zituzten eta euskal testuinguruari lotutako artistak zein gutxi ezagutzen diren ondorioztatu zuten. «Emakume hauen arte praktika ezagutarazteko eta difusioa egiteko beharra ikusi genuen, bereziki haurrei eta hauetatik hasita inguruan biltzen diren helduei».
Hala, behin artista aukeratuta, Barcenillak azaldu du segituan otu zitzaiela Arrate Rodriguezekin kontatzea. «Artistarekin iruditegi bisuala lotzen dugu eta Rosaren eta Arrateren lanen artean lotura bat badagoela iruditu zitzaigun». Gerora Rodriguezek proposatu zuen Maialen Lujanbio izatea testuaren sortzailea. «Asko intsistitu behar izan nion oso okupatua zegoelako», bota du umorez ilustratzaileak.
Lujanbiorentzat proposamena «apustu polita» izan zen eta bere ardatzetako bat Valverderen lanetik «abiatutako zerbait librea» egitea izan zen, artistaren biografia edo bizitzari buruzko lan dibulgatiboa egin beharrean. «Hori oso ardatz inportantea izan da emaitza ulertzerakoan. Askatasun horri helduta eta lanari lotuta liburu hau sortu dugu, kutxen sail horretan inspiratuta. Libreki, gure irudimenari eta asmamenari lekua utzita, baina lotura estua du lanarekin eta berarekin ere», azaldu du.
Liburuak ezker eskuin orrialdetan bi istorio edo ari paralelo ditu, batetik «egunerokoak eta arruntak diren objektuekin jolas egiten du, berez isolatuta esangura handirik izan ez dezaketen objektutxo horiekin. Horien atzean edo barruan, itxuraz harago zer dagoen asmatzea proposatzen du», sortzaileek adierazi dutenez. Bestetik, eskuin orrialdean kutxa bati dagokion proposamena aurkituko du irakurleak.
Publicidad
Valverderen lana ilustrazioetan jasotzea «sufrimendua eta plazera» izan da Rodriguezentzat, istorioa «azkar» kontatu behar zelako -40 orrialde ditu lanak- ahal zela «testu gutxirekin eta irudiak konplikatuak izan gabe». Hala ere, emaitzarekin oso kontentu azaldu da eguneroko objektuei «bizitza eman eta gustagarri egitea» lortu dutelako. Bide horretan Lujanbiorekin lan egitea «mundiala» izan dela esan du eta elkarlanean aritzea, «nondik tira eta nondik ez», oso erraza izan dela. «Elkarlan handia egin dugu, nik horrela ulertzen dut albumaren praktika eta nire ustez ondo erditzeko modu hoberena da».
Horretaz gain, Valverderen praktikara gerturatzeko eta gehiago sakondu nahi duenarentzako QR esteken bidez informazio osagarria dago.
Generoa: Album ilustratua.
Egilea: Maialen Lujanbio.
Ilustratzailea: Arrate Rodriguez.
Orrialde-kopurua: 40.
Prezioa: 17 euro.
Saila: Bagara.
Asteazken honetan aurkeztutako album ilustratua Pamiela argitaletxeak Bagara sailaren baitan urtebetean argitaratutako hirugarrena da. Aurrez 'Esther Ferrer eta denbora' eta 'Mari Paz Jimenez eta pintura' lanak kaleratu zituzten eta bildumaren zuzendariak oso eskertuak azaldu dira Pamiela argitaletxeari.
Publicidad
Elvirak aurreratu duenez asmoa bidea egiten jarraitzea da emakume artisten lana ezagutarazteko. «Aurrera doa bilduma eta oso pozik gaude. Beste ideia batzuk ere baditugu mahai-gainean, oraindik ez dugu zehaztu nora joango garen, baina bidea zabalik dago emakume artisten lanak jorratzen jarraitzeko».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.