Secciones
Servicios
Destacamos
Poesia «mailu» bezala ulertuz aurkeztu da Leire Ugadi (Urduña, 1996) idazle bezala 'Simulakro bat' (Elkar) poema-liburuarekin, hura eskuan hartuta «maitasuna galarazten eta oztopatzen» duenaren aurka egiteko asmoz. «Nik modu sano batean maitatu nahi dut, gustatuko litzaidake gizartean hala izatea», azaldu du. Hala, testuan zehar dauden aldarrikapenak ideia horren baitan bildu ditu, argi utziz ez duela idazten pertsonei buruz, «egoerei buruz» baizik. Ikasketen eragina nabaria dela xehatu du, soziologiarekin «egiturak, dinamikak», jorratu baitzituen.
Poemen bitartez «eszena» bat sortzen duela azaltzen du eta bertan agertzen dena «deskribapena» besterik ez dela, «batzuk esplizituagoak eta besteak ez hainbeste». Metafora, «alegoria», horixe baliatuta egituratu du liburua eta, horregatik da ere hein batean, 'Simulakro bat' izenburua. «Ihes egiteko bidea [maiz izan ohi da] leiho bat edo kristala mailuarekin apurtzea. Poesia mailu bat da, ihesbidea izan daitekeena, baina ni ez nator ni inori ihesbidea irekitzen. Proposamen bat da», azaldu du.
Liburua irekita, irakurleak «intentzioen deklarazio garbia» aurkituko du, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak esan bezala, Gabriel Arestik esandako «poeta naizenez gero, ez dut zerurik espero» hari «omenaldia garbia». «Intentzioak adierazteko eta aldarrikapenak egiteko poesiaren tradizioan kokatu nahi du bere burua Ugadik», aurreratu du. Bat azaldu da egilea bera, lehena izatearen hautua oso kontzientea izan dela gehituz «sartuko den horri azaltzeko nora ari den sartzen, zein intentsio edo funtzio betetzen duen poesiak. Murgildu aurretik jain dezan zertara arriskatuko den». Arestiren eragina onartu du idazleak, haren «estiloa, tematika» oso erakargarria egin zitzaion-eta irakurri zuen lehen aldian. Keinu edo omenaldia poemetan ere presenta dago, esaterako 'Arraildurak'-en kasuan.
Egilea: Leire Ugadi.
Argitaletxea: Elkar.
Orrialdeak: 56.
Prezioa: 14 euro.
Gainerakoak, mailuaren kolpeak bezala, erritmoan eta bata bestearen jarraian datoz. Irakurleak aurkituko dituen hurrenkera, noski, ez da ausazkoa, nahiz eta hasiera-hasieratik ezarria ere ez zegoen. «Antzeko tematika dutenez, atalak ezarrita bakoitza barnean sartzea erraza izan zen». Eta izenburuaren metaforari jarraika proposatu ditu: 'Eszenatokia', egoera azaltzekoak; 'Jarraibideak', simulakroa prestatzeko eman beharreko pauso edo jarraibideak; 'Distrakzioak', amodioari buruzko poemak biltzen dituen atala; 'Alarma', jarraibideez oroitu beharreko unea; eta 'Forja'. Azken honek mailuaren ideiari heltzen dio. Bakoitzean «tonua, giroa» aldatzen doala azaldu du.
Poemetan barrena maitasunaz gain, kritika soziala oso presenta dago, Ugadirentzat eskutik baitoaz biak, esaterako 'Igandea' testuan islatzen duen bezala. Bertan, Mendigurenek xehatu duenez, «langileen prekarizazioa» du mintzagai, «lanerako bizi garela eta uzten digute apurra, horixe dela, apurra». Bizkaitarrak argi du: «sistema laborala edo lan mundua da maitasuna eragozten duen gauzetako bat. Nekatuta gaude, konpetentzia gara bata bestearentzat, zapaltzaileak daude. Horren bueltan ekosistema bat sortu da. Ez nago sartzen bizipen edo bizitza konkretuetan, munduan ematen diren dinamiketan baizik. Hori kritikatzea dagokit bizitza eta maitasuna defendatzen ditudalako.».
Metodologia aldetik hiru fase ditu idazlearen poesiak: bizitakoa, bai lehen pertsonan zein transmisioz jasoa; hori bereganatzeko tartea eta, azkena, adierazpena, poema idaztea. Estilo aldetik, argi du poesiak «idatziak ez dauden arau batzuk» bete behar dituela eta horregatik bere testuetan bilatzen ditu «erritmoa, hitzi jolasak, aliterazioa. Prosan idaztea asko kostatzen zait eta poesia idazten hasi nintzenetik z badute erritmo edo egitura, ez naiz pozik geratzen».
Azkenik, agerraldian Ugadik azaldu duenez bildumako poema zaharrenak duela hiru bat urtekoak dira eta, idatzitako azkenak, duela hilabete gutxikoak. Hala ere, ez zituen idatzi espresuki liburuan amaitzeko helburuarekin. Azaldu duenez txikitatik animatu izan zuten herriko ipuin edo poesia lehiaketetara aurkeztera eta hori gabe ezingo zen ulertu ostean idazten jarraitu izana. «Hartu nuen bidea esan zidatelako agian balio nuela. Hortik tiraka ez nuen ihesbidea aurkitu, idazterakoan ez naizelako askatzen, baina bai gauzak esateko formatu bat». Poesian duen jarioa gehixeago kostatzen omen zaio «diskurtsoak estrukturatzerakoan» eta literaturak «buruan dudan nebulosa lurreratzen eta metafora bidez modu erraz batean adierazten laguntzen dit», gehitu du.
Etorkizunari begira, «inspirazioa amaitzen» ez bazaio, poesia gehiago idatziko duela argi du, «ideiak egituratu, ulertu eta azaltzeko» modua delako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Izkiriatzeko luma eskura hartzearekin…
Begoña del Teso
Favoritos de los suscriptores
Las villas del paseo Colón en primera línea de mar
Lola Horcajo /J. J. Fdez. Beobide
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.