Mariasun Landak 39. Urruzuno Lehiaketako gazteak bisitatu ditu

Abuztuaren 30era bitartean hainbat jarduera gehiago izango dituzte, besteak beste errezitaldiak Patxi Zubizarreta, Ruper Ordorika edo Itxaro Bordarekin

J. A.

Martes, 27 de agosto 2024, 12:19

2024ko Urruzuno literatur lehiaketaren irabazleak egun batzuk pasatzen ari dira Arantzan (Nafarroan) eta abuztuaren 30era bitartean lortutako sariaz gain literatur egonaldi batez gozatzen ari dira. Tartean jaso dute Mariasun Landa idazlearen bisita, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1991) eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (2003) jaso zituena.

Publicidad

Orotara Urruzuno literatur lehiaketaren 39. edizio honetan hogei bat gazte ari dira tailerretan eta idazketarekin eta sormenarekin lotutako jardueretan parte hartzen eta egunotan hainbat jarduera gehiago izango dituzte, besteak beste errezitaldiak literaturaren eta musikaren munduko pertsona aipagarriek lagunduta, horien artean Patxi Zubizarreta, Ruper Ordorika edo Itxaro Borda.

Lehiaketaren helburua euskal ikasleen artean idazteko zaletasuna sustatzea da, bai eta horien artean euskararen erabilera sustatzea ere, euren hausnarketak, bizipenak eta sentimenduak adierazteko tresna gisa. Lehiaketako epaimahaiak, ohi bezala, 20 lan onenak aukeratu ditu: 10 bi kategorietako bakoitzean (bost prosan eta bost poesian). Hezkuntza Sailak saritutako lanak biltzen dituen liburu bat argitaratuko du Sagastiberri atalean, eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietan, Berritzeguneetan, liburutegietan… banatuko da.

Literatur egonaldia amaitu eta berehala, gazteak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzara, Gasteizera, joango dira, aurtengo irabazle gisa aitortzeko egingo den ekitaldi ofizialean parte hartzeko. Ekitaldia abuztuaren 30ean, ostiralean, 12:30etik aurrera, egingo da. Ekitaldi horretan parte-hartzaile gehien izan dituzten bost ikastetxeak ere aitortuko dira: Txorierri institutua (Derio), Ekialde (Gasteiz), San Luis La Salle (Donostia) eta Mungiako eta Arratiako (Igorre) institutuak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad