Borrar
Marie-Aude Murail idazlearen 'Sauveur & fils' itzultzea izango da erronka
Minaberri Beka

Marie-Aude Murail idazlearen 'Sauveur & fils' itzultzea izango da erronka

Laginak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da, lana 2026ko ekainaren 23rako entregatu beharko da eta Txapalartak 2026ko abendurako kaleratuko du

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 5 de abril 2025, 17:54

Marie-Aude Murail idazlearen 'Sauveur & fils' liburua euskarara itzultzea da Minaberri Bekaren deialdiak planteatutako erronka. Literatur itzulpengintzan hasi nahi eta lagina aurkezteko epea amaitu aurretik gehienez ere 30 urte dituztenei bideratutako deialdia da eta testuak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da (12:00etan). Lan amaitua 2026ko ekainaren 23a baino lehen entregatu beharko du eta Txapalarta argitaletxeak kaleratuko du 2026ko abendua baino lehen.

Epeak betetzen ez badira, edo itzulpenaren kalitatea nabarmen txarra bada (epaimahaiaren iritziz betiere), sariaren bigarren zatia jaso ez, eta lehena itzuli egin beharko du irabazleak.

Fernando Rey Escalerak (EIZIEk izendaturik), Amaia Orbe Barriok (Txalaparta argitaletxeak izendaturik) eta Xabier Olarra Lizasok (bekarako izendaturiko mentoreak) osatutako epaimahaiak aztertuko ditu laginak testuaren kalitatea, hizkuntza-aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuz eta ostean izendatuko da irabazlea.

Olarraren mentoretzapean zazpi lan-saio egingo dituzte, bina ordukoak, posta bidezko harreman jarraitua baztertu gabe. Lehen bileran, bien artean erabakiko dute saioak nola antolatuko dituzten: aurrez aurre, posta elektronikoz edo online. Horretaz gain hautatuak 3.000 euro gordin jasoko ditu Iruñeko Udaletik lana osorik itzultzeko, eta kopuru horrek barne hartzen du mentoretza-saioetan parte hartzea. Bi zatitan jasoko du bekaren ordainsaria: erdia (1.500 euro) jakinarazpena egiten denetik bi hilabetera beranduenez, eta beste erdia (1.500 euro) mentoreak itzulpen-prozesuari buruzko aldeko txostena aurkeztu ondoren EIZIEri.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Marie-Aude Murail idazlearen 'Sauveur & fils' itzultzea izango da erronka