Haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzea helburu duen Mikel Zarate lehiaketaren XV. ediziora lanak bidaltzeko epea ireki du antolakuntzak, Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak hain zuzen. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Gutxienez 25.000 eta gehienez 100.000 karaktere izan beharko dituzte idazlanek, hutsuneak barne.
Publicidad
Lanak hartzeko epea apirilaren 30ean amaituko da eta, ostean, Leire Bilbao Barruetabeñak, Maribel Aiertza Rementeriak eta Xabier Mendiguren Elizegik osatutako epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2025eko maiatzaren 31 izango du. Sari bakarra emango da: 4.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
Haur literaturako lehiaketa euskal kulturaren alde lan itzela egindako Mikel Zarate lezamar idazlearen gomutaz antolatzen da. Azken edizioan Ruben Ruizek idatzitako Pellokeriak ipuin-bilduma nabarmendu zuen Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak, eta berak eraman zuen 3.000 euroko saria. Liburua, berriz, Elkar argitaletxeak kaleratu zuen.
Pellokeriak hainbat ipuin laburrez osaturiko kontakizuna da, denetan Pello izeneko mutikoa dela protagonista. Ipuin horietan zehar hainbat gai agertzen dira, hala nola eskola, familia, bullying-a, zahartzaroa eta beste, denetan nabarmentzen direla umorea eta samurtasuna.
Aurrez hutsik geratu zen sariketa, 2017an eta 2019an bezala, eta 2021ean ez zen antolatu. Beste urteetan idazle hauek eskuratu dute: 2010an Asier Mendozaren 'Beste gu'; 2011n Julen Gabiriaren 'Nire aita ikusezina da'; 2012an Gaizka Arostegiren 'Urrezko orrazia'; 2013an Irati Bediagaren 'Beldarraren hegaldia'; 2014an Patxi Zubizarretaren 'Mundua baloi batean'; 2015ean Arrate Egañaren 'Patioan'; 2016an Xabier Olasoren 'Erraldoiak'; 2018an Lur Gallastegiren 'Saharako itsasoa'; 2020an Miren Agur Meaberen 'Itsasoaren atea' eta 2022an Karmele Mitxelenaren 'Marrubizko uda'.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.