Misterioak, arriskak eta abenturak dakartza Nerea Loiola Pikazak Eskapu bildumaren baitan kaleratutako hirugarren lanean, 'AHT: Arrisku Handiko Trena' (Erein). Gazteei bideratutako liburuan, beste behin aukeratu zure abentura formatua eta ihes liburua uztartzen dituena, irakurlea protagonista izango da. Durangoko Azoka ireki ohi duen Ikasle Goizaren baitan protagonistetako bat izan zen, sinatu eta sinatu aritu baitzen egilea.
Publicidad
Hirugarren lan honetan ikasle-talde batek Parisera egin beharreko ikasbidaian kokatu du trama eta, aurrekoetan bezala, irakurlea izango da «protagonista» nagusia. Gazteek hartu beharko dituzte erabakiak eta ebatzi planteatutako enigmak. «Zure adimena eta bileziak erabili beharko dituzu. Erabaki txar batek hondamendia eragin lezake… eta heriotza ere bai!», aurreratzen du sinopsiak.
Loiolak azaldu bezala, hasieran protagonistak jakingo du Hendaiako tren geltokian dagoela eta Parisera doala. Une horretan, aldiz, helduko da lehen sorpresa. «Segurtasun kontrola igarotzeko NANa aurkeztu behar du, baina ez du aurkitzen». Arazoa gutxi ez, gainerako ikaskideek aurrera egingo dute eta endredua okertzeko «gehien gorroto duen matematikako irakaslea» geratu zaio alboan. Lehen arazoa gaindituta, lagunak trenean direla, protagonista gauekora igoko da «gogotxartuta» eta han aurre egin beharko die abenturei. Tartean «misterio bat argitzea, errudun batzuk aurkitzea eta Parisera onik heltzea han ikasbidaia hasteko». Narratzaileak irakurleari hitz egingo dio eta laguntzaile edo izango du Duna, «maitasuna» piztuko diona eta «garrantzitsua» izango dena.
Jada Eskapu bilduma ezagutzen duenak antzekotasunak nabarituko ditu, egitura mantentzen baita, baina berritasunak ere badira. Trama aldetik nobela beltzera jo du oraingoan, desagerketa bat ere txertatu du eta azpitik beste hainbat gai garatko dira: «laguntasuna eta maitasuna, gazte zein helduentzat funtzionatzen duten istorioak giza harremanetan ardaztuta egon behar direlako, oso konbustible onak dira istorioak aurrera egiteko», xehatu zuen.
Horretaz gain, zenbait susmagarri azalduko dira. Alor hau indartu du Ivan Landaren maketazioak eta liburu amaieran jarritako karpeta modukoa. «Nahi duenak moztu eta beste xarma bat ematen dio», azaldu du Loiolak.
Publicidad
Egilea: Nerea Loiola Pikaza.
Argitaletxea: Erein. Eskapu liburuak, 3.
Estiloa: Ihes liburua eta hautatu zure abentura.
Orrialdeak: 184.
Prezioa: 15 euro.
Mujikak agerraldian xehatu bezala ez da haur eta gazte literaturan kaleratutako lehen liburua, lehenago 'Harri bat poltsikoan' (2018) eta 'Nahian' (2022) argitaratuak baititu. Horiez gain, noski, Eskapu bildumako aurreko bi lanak daude, 7G', udaleku eta bidaian gertatzen diren gorabeherak kontatzen dituena; eta 'Azken denbora', etxe berezi batean eta honen inguruko basoan gertatzen dena, hegazti ilunez betea. Eta gazteagoentzat bideratutako Eskapu Txiki, Loiolaren proposamenez abiatu dutena 'Miraren Mendekua' liburuarekin.
Batan zein bestean ez dirudi azken lanak izango direnik. Izan ere, Loiolak berak azaldu bezala bi sailekin identifikatutako hutsune bat bete nahi du, gazte zela «Elkarrek euskaratutako liburu gorri horiek, 'aukeratu zure abentura' motakoak» deskubritu eta hainbat irakurri zituen. «Protagonista irakurlea zen eta erabakiak hartu behar ziren. Duela hiru urte konturatu nintzen euskaraz ez direla egin, ez itzuli ez sortu, eta nire buruari erronka jarri nion». Gainera, lortutako emaitzek bidea jorratzen jarraitzeko gasolina dira, bai kritikak zein irakurleak gogoz jaso baitituzte aleak. Hala azaldu zuen Loiolak. «Iazko Durangoko Azokan haur eta gazte asko gerturatu ziren eta bizipen horiek zoragarriak dira: Stand-aren atean egotea eta jendea liburuetara nola gerturatzen den ikustea. Aztertu, ukitu, batzuetan utzi, besteetan erosi... Iaz liburu honen bila -'Azken denbora'- etortzen ziren eta hori berria zen, oso intentsua egin zitzaidan, pozgarria, Liburu pila bat sinatu nituen». Hori gutxi ez, Eskapu bildumako lehen bi aleak LHko 5. eta 6. mailako ikasleek emandako saria lortu dute eta bigarrena 2023ko Euskadi Sarirako hautagai izan zen Haur eta Gazte Literaturan.
Publicidad
Azkenik, Loiolak Uxue Razquin Ereingo kideari emandako konfidantza eskertu nahi izan zion. «Prozesu osoan erreferentziak eman dizkit, zein pelikula edo seri ikusi».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.