

Secciones
Servicios
Destacamos
«Munduaren kontrakarrean» bizi zela sentitu zuen Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariak haurdunaldian zehar, «mundutik kanpo, beste erritmo, ez-ordutegi, denbora lerro batean» balego bezala, baina aldi berean «kontenplaziorako aukera» ere izan zuen. Eta garai hartan, «amatasunak markatutako biziaroan», mugikorrean apuntatutako «ohar multzoa» oinarri izanda aurkeztu du asteazken honetan 'Hezur berriak' (Susa) poema-liburua. «Begirada politiko batetik papereratu nahi izan ditut eguneroko detaile txikiak eta konkretuak, horien bitartez konplexutasun zabalago bat harrapa nezakeelakoan», azaldu du.
Garaiak markatua bada ere, idazle orogan baitu eragina inguruak, Labakak argi utzi du ez dela «amatasunari buruzko» liburua. Bidean gorputza jarri du «literalki zein literarioki, bere haragi eta odol, bere nahi eta ezin» eta, une oro, «zintzo» jardun nahi izan du «erruaz, biolentziaz, beldurraz, presio sozialaz, pozaz, nekeaz...» azken emaitza «egiazko kontakizuna» izan zedin. «Ez dago ezer politagotzeko ez zikintzeko asmorik».
Ildo horretan, Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak «liburuko ahotsa bi putzuren artean» kokatu du: «Izan garenaren eta izango garenaren arteko aldea dago liburuan, arauari aurre egiteko nahia eta horretarako zailtasunak, norberaren eta gizartearen espektatibekin ditugun talkak». Ahots poetikoak, aldiz, argitu du ez duela «ama huts bihurtu nahi, lehenago zen pertsona izaten jarraitu» nahi duela baizik eta izan den hori atzean geratzeko eta «norbere espazioa galtzeko beldurragatik» lotzen dela idazketara. Idazteko behar horretaz gain «zailtasuna» ere oso presente dagoela azaldu du Susako editoreak, baita gorputza bera zein poza, gozamena, beldurrak, kulpa, itomena, entusiasmoa, umeen gaineko genero espektatibak, bizitzaren bidegurutze edo lokioak, besteak beste. Horiek noski, «ertz askotatik» lantzen dira eta gainetik idazlearen begirada geratzen da, «bide propioa egiteko» asmoa «haurrarekin batera heldutako argi eta itzaletan nabigatzeen».
Egilea: Ane Labaka Mayoz.
Estiloa: Poesia.
Argitaletxea: Susa, Poesia 98 zenbakia.
Orrialdeak: 80.
Prezioa: 13,50 euro.
Azala: Aitane Goñi Landa.
Oinarria ohar horiek izanik, hitzartzean Labakak azaldu du 'Hezur berriak' ez zela existituko lagun min batek haurdunaldiaren hasieran Jazmina Barrera idazle mexikarraren 'Linea nigra' gomendatu izan ez balio. «Eguneroko modukoa da, Barrera beraren haurdunaldia, erditzea eta erditze-ostea biltzen dituena. Liburu fragmentarioa da halabeharrez, zatika zatika eraikia», azaldu du. Han jasotzen da 'noiz idatziko dut erditu ondoren, zein ordutan' hausnarketa-galdera edota amaiera aldera ematen dion erantzuna eta liburu hasieran aipu bezala bildua dena.
Ostean, noski, «poesia bihurtzeko eseri» zen lasarteoriarra. Hala ere, hautua hein hautuan markatua izan zela xehatu du, «kontu praktikoek bultzatuta, koiuntura eta denbora faltagatik» eta idazterakoan «arnas luzeagoko lanak baztertu» behar izan dituelako. Era berean, «idazten jarraitzeko egoskorkeriaren emaitza ere» dela azaldu du.
Egitura aldetik, 'Hezur berriak' poemarioa 49 testuk osatzen dute, gehienak laburrak, eta egitura aldetik hiru ataletan banatzen dira Lopez Ziluagak adierazi bezala. Lehen lauek «hitzaurre modukoa» osatzen dute eta ostean datoz aurrea eta ondoa atalak, «umearen jaiotzak banatuak». Estrukturak idazketa uneari erantzuten dio, «haurdunaldi batean eta jaioko den haur horren lehen hilabeteetan» garatu ziren-eta.
Agerraldian Lopez Ziluagak esan bezala Labakaren aurreneko poema-liburua da, ez aldiz Susarekin plazaratutako lehena. Aurrez Lisipe bildumaren baitan 'Algara mutilatuak' (2021) saiakera eta Ganbilakoan 'Erradikalak' (2022) antzerkia kaleratu baitzituen Beatriz Egiazabalekin batera. Horretaz gain Haur Literaturan zenbait lan kaleratu ditu eta bertsolaria da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Horarios, consejos y precauciones necesarias para ver el eclipse del sábado
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.