![Musika jaialdiak eta gizartea «ikuspegi kritikotik» eta «taxuz aztertzen» dituen lana](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/05/03/urzelai-klMC-U200206957963sCD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Musika jaialdiak eta gizartea «ikuspegi kritikotik» eta «taxuz aztertzen» dituen lana](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/05/03/urzelai-klMC-U200206957963sCD-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Musika jaialdiez aritzea «gure gizartea deskribatzea» ere badenez, Jon Urzelaik 'Su festak' (Susa) saiakera aurkeztu du festibalak urte luzez «asmo utopikoen gordailu» eta «identitate zapalduen aldarrikapenerako zita» izan direlako, batez ere XX. mendeko 60, 70 edo 80 urteetakoak. «Transzendentziarako balio izan dute jairako bezain bat», nabarmendu zuen egileak. Egungoei buruz hitz egiteko, aldiz, «bestelako hiztegi» baten beharra ikusi zuen eta otutako galderak erantzuteko asmotik abiatuta, «hutsune baten kontzientzia eta fenomeno bat sakonago ezagutzeko bulkada» hain zuzen ere, ondu du saiakera. «Kultur politikak auzitan jarri eta gogoeta eta eztabaida hauspotzeko gai bada, bere egitekoa beteko du», adierazi du.
Besteak beste, hiri eta estatu markez, gentrifikazioaz eta turistifikazioaz hitz egitea funtsezkoa baita egilearen aburuz, gero eta «monopolistikoagoak» diren ekimenez edo hauek dakarten «festaren pribatizazioaz» edo «lan egiten dutenen baldintzak aintzat hartuz eta egoeraren makurra mahaigaineratuz». Horrelakoak jorratzen dituen «taxuzko analisi» baten falta zela eta aurkeztu du asteazken honetan Urzelaik 'Su festak', idatzi duen lehen liburua.
Aurrez kultur ekimenak antolatzen ibili izan da eta hainbat hedabidetan idatzi du musikaz, Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak nabarmendu bezala. Ikuspegi horrek gidatu du idazlea musika jaialdiez mintzatzeko bidean, baina «ez modu deskriptiboan» zer dagoen non, zer jo duten kontzertuan, zenbat jende bildu den edo zenbat diru utzi duten herrian zerrendatzeko, hauek «ikuspegi kritiko batetik» aztertu eta «marko zabalago batean kokatu, argazkia zabaltzen joan eta azken urteetako kultur politiketan arreta jarri eta musika jaialdiek zer esangura duten» aztertzeko baizik.
«Musika jaialdiak sekula ez dira izan kontzertu segida hutsa eta haietaz termino horietan mintzatzea azalkeria besterik» ez dela nabarmendu du idazleak. Hala, liburuan barrena ez da soilik jaialdietako musikaz ari, beretzat hori ez baita garrantzitsuena, Woodstock «musika emanaldi soiltzat» edo Baga Biga Higa sentikaria «ikuskizun hutsaltzat» hartzea litzatekeelako. «Egin rock festibalaz aritzean gaia ez da sekula Hertzainak taldearen kantuen aukeraketa izaten», azaldu du.
Egilea: Jon Urzelai Urbieta.
Argitaletxea: Susa.
Estiloa: Saiakera.
Orrialde kopurua: 208.
Prezioa: 16 euro.
'Su festak' saiakera bost aletan banatua dago, «koba, basoa, herria, hiria eta berriro ere koba» Lopez Ziluagak laburtu bezala. Lehena sarrera modukoa da eta «kobazuloak, akelarreak eta festibalak» lotzen ditu, besteak beste Mairuelegorretako kobetan egiten den euskal jaialdia, Crystal Fightersek Zugarramurdin egindako kontzertua edo Larraitzen 1971n egindako jaialdia aipatuz. Azken atalean abiapuntura, akelarre eta kobazuloetara itzultzen da Urzelai pandemia osteak utzitako panorama aztertzeko, hau da, «gaur egungo argi ilunak, krisi klimatikoaren testuinguruan festibalak nolakok izango diren edo hobe esanda nolakoak ezingo diren izan, nola entzun eta birkonektatu gaitezkeen mundu digitalean».
Bide horretan «hemeroteka asko eta bibliografia zabala» kontsultatu ditu Urzelaik eta irakurleak liburuetako asko topatuko ditu erreferentziatuta. Saiakerarekin hasi eta berehala erabaki zuen elkarrizketarik ez egitea, behin hasitakoan muga jartzea zaila izango zela argi baitzuen. «Norbait kanpoan uztea gatazkatsua izango zen», azaldu du.
Tartean atzerrira ere jo du, baina analisia beti Euskal Herritik eginda. Hala, esaterako, gailentzen ari diren formatu eta hauen gaitzez hitz egiten du, baina bestelako ereduak ere ekarrita «suak piztuta mantentzen tematzen diren ekimenak» tartean badaudelako. Instituzioek «euskaltasun atsegin eta erakargarri berri bat proiektatzeko» bultzatzen dituzten Basque fest, Bay of Biscay edo BBK Live ere ageri dira saiakeran, Euskadi «nazioartean kokatzeko sortutako artefaktuak», eta hauekin alderatzen ditu «etengabe moldatzen den identitate baten erakusle» diren EHZ edo Iruñean gertatzen ari dena, besteak beste.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.