Secciones
Servicios
Destacamos
Sábado, 12 de febrero 2022, 18:31
'Landa aldeko neskak'-en, Caithleen eta Baba protagonisten bidez, neskato irlandarrek eliza katolikoaren eta familiaren aldetik jasaten zuten askotariko opresioa utzi zuen agerian O'Brienek, haien askatasun gosea aldarrikatzearekin batera. Kutsu autobiografiko nabaria duen eleberri atsegina, geruza asko dituena betiere, argitaratu zenean eskandalagarria izan zela sinestea ez da erraza. Hala ere, «dena bekatu zen garaian» idazleari ez zitzaion doan atera abade, moja eta guraso askoren gehigeriez argi mintzatzea, haien aurka –patriarkatuaren kontra, azken batean– oldartzea eta askatasuna –sexuala, besteak beste– aldarrikatzea. Irlandan debekatu egin zuten liburua, apaizen batek sutara ere bota zuen, eta sekulakoak entzun behar izan zituen, baina jada klasikoen artean dagoen idazleak hartu du bere ordaina, 1962an eta 1964an argitaratutako eleberriekin osatu zuen trilogiak eta geroztik ekarri dituen lan ugariek XX. mendeko literaturgintzan eman dioten lekuari esker.
'Landa aldeko neskak'
Itzultzailea: Gema Lopez Las Heras
Literatura Unibertsala, 182
Argitaletxeak: Erein/Igela
Orrialdeak: 304.
Salneurria: 17 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.