

Secciones
Servicios
Destacamos
«Esan ezina esaten saiatzeko» 200 soneto bildu ditu Karlos Linazasorok 'Ni ez naiz hamalau' (Aztarna) liburuan, astearte honetan Donostian aurkeztua. Tolosarrak molde poetiko zaharra erabili du gauza berriak esateko, maisuak omentzeko eta lagunak goresteko. Hala, testuetako asko urte hauetan lagun eta laguntzaile izan dituenei eskaini dizkie, «baina ez edozein modutan, bakoitzari bere neurrikoa, dagokiona, baizik», azaldu duenez. Linazasororekin batera izan dira agerraldian Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide eta Joxan Goikoetxea.
Sonetoak 2020ko abenduaren eta 2021eko irailaren artean idatzi zituen tolosarrak, nahiz eta haiekin harremana aspaldikoa duen. «Zu harrapatzeko gaitasuna dute, droga bat bezala da. Denboraldi goxoa pasatzen duzu, ez dut batere disfrutatzen idazten dudanarekin eta sonetoekin tarteka bai». Hori horrela, liburua ontzeko prozesua tarteka gozatu ahal izan du, beste testu motak idazterakoan ez bezala. «Edozein tokitan ikusi dut endekasilaboa eta txoro piuran silabak kontatzen ibili naiz». Bere hitzetan %30a arkitektura da, «bete beharreko eskema» eta beste %70a sormena. «14 lerro dituzu, 11 silaba, errima daukate. Hori finkatuta dago, niri lehen endekasilaboa ahora etortzen zaidanean datorren guztia nahiko erraz ateratzen zait. Errima edo nahi duzun hitza topatzen ez nuenean hurrengo egunerako uzten nuen». Erakargarritasun horretan sonetoaren apologia egin du Linazasorok, askorentzat zurruna edo zaharkitua bada ere. «Justu kontrakoa da eta edozein ideia kontatzeko balio du. Gauza filosofiko eta transzendenteez gain ipuina, rapa, ereserkia edo abesti modernoak nirera ekarri ditut modu sarkastikoan»
Azken emaitzan 200 izan badira ere, lehenik 50 idatzi zituen. «Gustura ari nintzen eta 100 egitea erabaki nuen, gero muga 200en jarri nuen, baina gehiago atera zitzaizkidan eta garbiketa egin nuen». 'Ni ez naiz hamalau' liburuan orden kronologikoan txertatu ditu, Igerabideren esanetan «etxeko poesia eta unibertsala maisuki» uztartuz. «Poema klasikoaren eragina nabari da, Ovidio edo Catulo, baina baita Salinas edo Neruda. Etengabe oihartzunak entzuten dituzu aipatzen baditu ere». «Ondo antolatutako zurrunbiloa da», amaitu du.
Egilea: Karlos Linazasoro.
Argitaletxea: Aztarna.
Generoa: Sonetoak.
Orri-kopurua: 208.
Prezioa: 20 euro.
'Ni ez naiz hamalau' liburuak biltzen dituen 200 sonetoetatik bigarrenak biltzen du Lertxundiren aburuz lanaren muinaren adierazpena. «Poesiari buruzko definizioa da, esan ezina esatetik sortzen dela. Giza izaeran eta metafisikaren munduan badira kontuak argituko ez direnak, bere betean manifestatu ezin direnak, baina beti saiatzen gara funtsezko galderak egiten eta hori da poetaren jarduna: galdera horiek egitea eta erantzuten saiatzea». Hala, oinarri horren bueltan antolatzen dira idazle oriotarrarentzat soneto-liburuak dituen lau elementu edo ardatz nagusiak: poetak egiten duen galdera, galderaren erantzun horrek beti dakarrela porrot, poemetan azaltzen en zu poetikoa -esanezina, hitz egiten ez duena- eta denbora.
Gaitegi aldetik, aldiz, aniztasuna handia da agerraldian azpimarratu duten bezala. Maitasuna, natura, denboraren igaroa, filosofia edo umorea hainbat tonutatik landu ditu Linazasorok hartarako aliterazioak, hitz-jokoak, ironia, errepikapenak, sinonimoak edo enumeraketen letaniak baliatuta. Igerabideren aburuz, hala ere, sonetoetan «txintxo» jokatu du, baina ez «ttontto». «Poesia egitean zintzo jartzen da, ironia erabiltzen duenean ere ipuinetakoa baina askoz maitakorragoa da. Errezoa dirudite, poesia erlijio bakarra bihurtu balu bezala, baina jolas asko dago ere».
Hauen bitartez, gainera, irakurlea poetaren tokian jartzen du Linazasorok «ahal den garbien, ahal den modu sugerikorrenean» esan ezinaren mirari hurbiltzen laguntzeko eta, hala, «guk ere galderak egin ditzagun». Hori bai, bidea ez da sekula amaitzen, Lertxundiren esanetan «akto poetikoaren ondoren beti baitago porrota, baina poetak beti jarraitzen du lan horretan». Porrot sentsazio horretan Igerabidek gehitu du liburuak «egarri bat» dela, «inoiz hasi ezin dena», eta lanean zehar behin baino gehiagotan azaltzen dela «argiaren egarria» ere.
Joxan Goikoetxeak, Aztarna zigiluko sortzaileak, aurkezpenean aurreratu duenez astearte honetan aurkeztutako 'Ni ez naiz hamalau' liburuaz gain, 2023an zehar beste bi aurkezteko asmoa du argitaletxeak «literaturari txokoa» egiteko. Ez da aipatu duen berri bakarra, Karlos Linazasororen sonetoak musikatzeko lanetan ari baitira eta, dena ondo bidean, lana aurkezteko emanaldi musikatuak egitea da asmoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.