«Zauri edo zulo beretara» behin eta berriro itzuli da Olatz Mitxelena idazlea bere lehen liburuan, 'Arrain hezur bat eztarrian' (Elkar) ipuin-bilduman, «errealitatea gogorra ere dela eta mina ere badagoela» azpimarratzeko asmoz. «Dermatitisa ateratzen den bezala beti inguru berdintsuan eta beti deseroso». Noski, ez da hori soilik azaltzen hamar ipuinetan zehar, bildumaren ezaugarri nagusiena aniztasuna baita, aurkezpenean nabarmendu dutenez. Hala, liburuko esparru guztietan islatzen da.
Publicidad
Gai aldetik ipuin bakoitzean bat lantzen da, estilo aldetik fantastiko zein errealistak daude, forma aldetik kontakizunean ahots ezberdinak agertzen dira eta ikuspegi ezberdinetatik kontatuak daude eta luzera aldetik gehienak «laburrak eta biziak» badira ere, bada «erritmo pausatuagoa» duen bat. «Hizkuntzaren eta literaturaren jolasa interesatzen zait, mundu honetatik ateratzea eta beste logika batzuk bilatzea eta pertsonaien psikologiaren ñabarduretan sartzea eta eguneroko bizitzari begiratzea», adierazi du. Eta kontraste modura, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak azpimarratu bezala, «umorea ere badu». «Nik behintzat ongi pasa dut idazten eta barre egin dut, plazera izan da», erantzun dio idazleak.
Mitxelenak 2021eko Igartza Saria irabazi zuen aurkeztutako hamabi lanetatik Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak 'Arrakalak' izeneko proiektua hautatu ostean. Azaldu duenez hartan «gogo eta gorputzetan eta gure arteko harremanetan sortzen diren arrakalez» hitz egin nahi zuela azaldu zuen Mitxelenak eta asmo horrek hezur mamitu du ipuin-bilduma. «Hauskortasuna, hutsunea, gabezia... Horiek ziren buruan nituen ideiak». Gerora, ordea, izenburua aldatu dio idatzi ahala errepikatzen den «elementu, gai edo sentsazio bat» dela ikusi duelako: «isiltasuna, komunikazio falta edo esan ezina». Horregatik jaso du arrain hezur espresioa, «eztarrian ez aurrera ez atzera geratzen den hitza, esatera ausartzen ez garena, ezkutatu nahi duguna edo beharbada min ematen diguna». Hala ere, Mendigureren esanetan ez da hain agerikoa eta ipuinak bata bestearekin «zerk batzen dituen aurkitzeko lana» jarri dio Mitxelenak irakurleari. «Zorrotzago begiratu behar dugu kasu honetan», azaldu du.
Egilea: Olatz Mitxelena.
Argitaletxea: Elkar.
Estiloa: Ipuin-bilduma.
Orri-kopurua: 136.
Prezioa: 15 euro.
Hala, orrietan zehar irakurleak mundu propioak edo sortzen ditugun mundu partikularrak; mina forma ezberdinetan; mundua eta gauzen logika bat-batean aldatzean deserosotasun egoera; zahartzaroari buruzko kontakizuna eta zaintzari lotutako kritika jasotzen duena; errealitatearen pertzepzioa eta nola lausotzen zaigun edo dugun errealitatea; diglosia egoerek sortzen dituzten zauriak edo bizi garen lekutik alde egin beharra, besteak beste, biziko ditu.
Olatz Mitxelena idazlearekin eta Xabier Mendiguren Elkarreko editorearekin batera izan dira aurkezpenean Leire Artola, Beasaingo alkatea, eta Bianditz Iraola, CAFeko ordezkaria, Igartza Sarien antolatzaile biak ala biak. Beasaingo Udalak antolatutako kultur programazio anitzean lehiaketa ez dela «bat gehiago» nabarmendu du Artolak, Igartza Saria «berezia dela, Beasaingo nortasun eta izaeraren adierazle eta euskal literatura sorkuntzaren harrobiko harribitxia». Ildo horretan, Iraolak nabarmendu du saritzen dena beti proiektua izan ohi dela eta «jasotzen dena oso handia dela, kalitate maila handikoa» orain arteko sarituen zerrendan argi uzten duen bezala.
Publicidad
Mendigurenek azaldu duen bezala, Igartza Saria, idazle berrientzako literatura-sorkuntzarako beka, 35 urtetik beherako gazteei bideratua dago, beti ere gehienez bi liburu argitaratuak badituzte. «Izen asko deskubritzeko» balio izan duela azpimarratu du eta, dena ondo bidean, hurrena Lizar Begoñak ondutako lana izango dela, 2024ko otsaila edo martxoan.
Azkenik, XXVI. Igartza Sarirako deialdia irekia dagoela oroitu du eta nahi duen orok bere proiektua aurkez dezakeela 2023ko ekainaren 30a arte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.