Secciones
Servicios
Destacamos
Olatz Mitxelena idazle oiartzuarrak irabazi du Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatu duten XXIV. Igartza idazle berrientzako literatura-sorkuntzarako beka. Deialdi honetan hamabi proiektu aurkeztu dira eta Oihane Amantegi, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek 'Arrakalak' izeneko ipuin-bilduma jo dute irabazletzat.
Filosofia ikasketak eginda eta Bigarren Hezkuntzako euskara irakasle, hau izango da bere lehen liburua. Hori bai, beti izan du harremana idaztearekin, «intermitentea» izan bada ere. «Gaztetxotan literatur lehiaketei lotuagoa, Azkue eta Urruzuno lehiaketetan parte hartu nuen». Horretaz gain, prentsako zutabeak ere idazten ditu.
Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakar. Proiektu honekin, gai eta estilo ugariren bitartez, pertsonen baitan eta harremanetan sortzen diren pitzadurei buruz hitz egin nahi du egileak. «Aukera bat eman didate eta baliatzen saiatuko naiz. Joera dugu alde iluna ezkutatzeko eta ipuin hauen bidez horiek agertzeko asmoa izan dut».
'Arrakala' proiektuan «burura» etorri zaizkion gaiak islatu ditu. «Ez zait etortzen hasiera eta amaiera duen istorio bat edo pertsonaiaren bilakaera osoa, gehiago izaten da hausnarketa edo irudi bat». Jolaserako aukera gehiago ematen duen fantasiatik «errealitateaz» hobeto hitz egin daitekeela uste du eta, horretarako, umorea funtsezko. «Jolasarekin lotzen dut umorea, gaiak gogorrak badira ere irribarre batekin irakurtzea gustatzen zait».
1998an eman zen lehen Igartza Saria Julen Gabiriak irabazi zuen 'Connemara gure bihotzetan' liburuarekin. Ordutik urtero banatu da eta hauek izan dira epaimahaiek hautatutakoak:
1999: Xabier Etxeberria, 'Egun denak ez dira berdin'. Akzesita Jasone Osoro, 'Korapiloak'.
2000: Fernando Morillo, 'Ortzadarra sutan'.
2001: Unai Elorriaga, 'Van't Hoffen ilea'.
2002: Julen Gabiria, 'Han goitik itsasoa ikusten da'.
2003: Asel Luzarraga, 'Karonte'.
2004: Karmele Jaio, 'Amaren eskuak'. Akzesita Peru Magdalena, 'Lile'.
2005: Uxue Alberdi, 'Aulki bat elurretan'.
2006: Jon Martin, 'Ero'.
2007: Katixa Agirre, 'Habitat'. Akzesita Irati Jimenez, 'Nora ez dakizun hori'.
2008: Eider Rodriguez, 'Katu jendea'.
2009: Uxue Apaolaza, 'Mea Culpa'.
2010: Garazi Kamio, 'Beste norbaiten zapatak'.
2011: Goiatz Lanbandibar, 'Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak'.
2012: Danele Sarriugarte, 'Erraiak'.
2013: Mikel Ayllon, 'Ez tiro egin anbulantziei'.
2014: Unai Villena, 'Hauts haietatik'.
2015: Kattalin Miner, 'Nola heldu naiz ni honaino'.
2016: Ekaitz Goienetxea, 'Zaldi mamarroa'.
2017: Miren Amuriza, 'Basa'.
2018: Erika Elizari, 'Zendabalitz'.
2019: Irati Goikoetxea, 'Herriak ez du barkatuko'.
2020: Maddi Ane Txoperena, 'Ez erran inori'. Oraindik ez da argitaratu.
Ekitaldian izan dira Beasaingo Alkatea, Leire Artola, CAFeko Euskara teknikaria, ,Jose Begiristain Elkar argitaletxeko editorea, Xabier Mendiguren, eta XXIV. Igartza Saria irabazi duen Olatz Mitxelena
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.