Borrar
Miren Agur Meabe, liburuaren aurkezpena egin aurretik. Jose Mari López
Poemaz poema egituratutako eleberria
Miren Agur Meabe | 'Amorante frantsesa'

Poemaz poema egituratutako eleberria

Miren Agur Meabek 'Amorante frantsesa' (Susa) argitaratu du, hilketa abiapuntu izanda ere «thrillerretik» harago doan lana

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 7 de abril 2025, 16:39

Hilketa bat abiapuntu badu ere, indarkeria zantzu argiekin gainera, eta irakurleak «trhiller ukituak» nabarituko baditu ere, Miren Agur Meabek idatzitako 'Amorante frantsesa' (Susa) ez da nobela beltza. Ez behintzat eskema ohikoak jarraituz. «Ez dago detektiberik, edo amateurra da. Ez dago pistolarik, ez giro dekadente edo hanparik. Hala ere, erne dagoen irakurleak amaierari buruzko abisuak antzemango ditu tarteka-marteka», aurreratu dute. Era berean, kontakizunak «poemaz poema» aurrera egiten badu ere, ez da poema-liburu bat. «Ez da ohiko genero sailkapenetan sartzen den obra», azaldu dute.

Istorioaren abiapuntua Irati Beraza ikaslearen gorpuaren agerpena da, Artxandan. Liburuko protagonista eta narratzailea den Agurtzane atezaina den ikastetxeko ikaslea da eta hiltzailea nor den argitzeko poliziak abiatutako ikerketari paralelo, berak bere ikerketatxoa abiatuko du «han hemengo arrastoak bilatzen». Argumentuaz gutxi gehiago aurreratu daitekeela esan dute «sorpresak ez zapuzteko». Gertaera bera, ikerketak, ondorioak zein bestelako hari eta pertsonaiak, asko eta ugariak, poema bitartez jasoko ditu irakurleak. Zehazki 147, zazpi atal nagusi eta epilogo batean banatuak. Bertan aipatuko dira, Leire Lopez Ziluaga editoreak azaldu bezala buruko gaixotasuna duen ahizparen zaintza, etxe ondoko lakuan arazoak sortzen dituzten aita-semeak, maitale bat biltzeko saiakerak eta amorante frantsesa, lagunak, institutuko ikasleak, adoptatu dituen animaliak edota liburu osoan zehar «esplizituki nahiz inplizituki oihartzuna» duen Diane Wakoski poeta.

'Amorante frantsesa'

'Amorante frantsesa'
  • Egilea: Miren Agur Meabe.

  • Argitaletxea: Susa.

  • Estiloa: nobela, 156.

  • Orrialdeak: 224.

  • Prezioa: 19 euro.

Estilo aldetik «askotarikoak» dira, «gehienak narratibo-deskriptiboak, beteak intimoak, batzuk komediaren ertzean, besteak dramarenean». Den-denek istorioak aurrera egin dezan ekarpena egiten dute, «kontakizunaren katebegiak» dira, baita «autonomoenak» ere, azaldu du Meabek. Hala, Lopez Ziluagaren esanetan «pilula txikiz pilula txiki goazenez batetik besterako saltoek garrantzia dute» eta horien arteko «hutsuneak» irakurleak bete beharko ditu. Elipsi horiek, hain zuzen, «paradoxikoki arkitektura hauskor horretan narrazioa eusten duen aldamio ikusezina» eratzen dute. Egun oso ohikoa ez bada ere, Susako editoreak oroitu du literaturaren historiari erreparatuta «hain arraroa» ez dela. «Zatirik handiena forma neurtu eta errimatuan idatzi da, baita egun narratiba deituko genukeen horrek aurrekariak ere», gehitu du, berriki Balea Zuriak euskarara ekarritako 'Odisea' adibide bezala jarriz.

Jolas hori maketaziora ere eraman du Meabek, «ortotipografiarekin koketeatuz potentzialitate fisikoaren bila» aritu baita. Hala, pertsonaiek emandako mintzaldietan poema bera erabili du, edota pasarteak ekartzerakoan forma jakin bat baliatu. Ez da idazketan, aurrez zein prozesuan, hartutako erabaki bakarra. Agerraldian azaldu duenez zenbait helburu ezarri zituen, esaterako «euskaraz landu gabeko edo gutxi landu den eremu literarioa esploratzen» saiatzea. Horretaz gain «irakurketa errutinak hausteko proposamena» eskaini nahi izan du eta emaitzarekin «pozik» azaldu da «Dibertimendu seriotzat hartu dut, sarri egun dut zalantza, baina zalantzak aurrera egiten laguntzen digute eta lan prozesuak idazle gisa garatzen lagundu dit», kontatu du.. Azkenik, «misterioa, gogoeta eta sentsorialtasuna» uztartzen zituen istorioa osatu nahi izan du.

Agurtzane «nortasun gogorreko» 60 urteko emakumea da, «jubilazioaren atarian» dagoena. Haren iraganaz gutxi jakingo du irakurleak, «soilik gizon batek utzitako markak eta bere haurtzaroko kontuak», baina hasiera-hasieratik nabarituko ditu «kontraesanak». Besteak beste: «ez da gustura sentitzen samurtasunarekin edo adeitasunarekin, baina adeitsua da. Kaustikoa da, baina edertasuna apreziatzen badaki. Ironia erabiltzen du distantzia jartzeko bere sentimendu eta emozioekin. Lotsagabe agertzen den arren, bihotz onekoa da. Pertsona jatorra da, baina baditu etsaiak», xehatu du Meabek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Poemaz poema egituratutako eleberria