Borrar
Castillo Suárez eta Ramón Andres, bigarrenak idatzitako eta lehenak itzulitako poemak biltzen dituen 'Oihangintzako eskuliburua' lanaren aurkezpenean. Usoz
Ramón Andrésen 40 poema euskaratu ditu Castillo Suárezek
'Oihangintzako eskuliburua'

Ramón Andrésen 40 poema euskaratu ditu Castillo Suárezek

Aurkeztutako 'Oihangintzako eskuliburua' lanean zuhaitzak dira «leitmotiv eta ardatz»

Jon Agirre

Donostia

Martes, 5 de marzo 2024, 17:52

«Plazera» eta «erronka» izan dira astearte honetan Castillo Suárez poeta eta Euskaltzainak errepikatutako hitzetako bi 'Oihangintzako eskuliburua' (Pamiela), Ramón Andrésen (Iruñea, 1955) poemak euskarara ekarrita biltzen dituen lana aurkezteko egindako agerraldian. Haren lana oso gustuko eta miretsia duela argi utzi du hitzartzean, baita bidean topatu dituen harriak ere. Hori bai, «pozik» azaldu da azken emaitzarekin.

Itzulitako lehen lana da Suárezentzat eta onartu du lehen bertsioan «testuari lotu» zela eta ostean Fernando Rey editoreak egindako zuzenketekin originaletik «askatu eta urrundu» dela. Lehenik poetaren «sonoritatea edo musikaltasuna» nabarmendu du itzultzaileak eta «normalean presa batean bizi garenoi pasatzen zaizkizun soinuei» asko erreparatzen diela Andrések.

Ildo horretan, estilotik «soiltasunaren sakontasuna» ere azpimarratu du, engainatu egiten gaituela badirudielako poemak «errazak direla», baina azpian dagoena «oso sakona da». Eta hori euskaraz jasotzea oso zaila egin zaio, «gogoeta egiteko testuak direlako, ez liriko hutsak». Estilo horrek bultzatu du 'Antologia del Norten' ez zeuden aforismoak txertatzera. «Iruditzen zait oso zailak direla, lanbide zaila da eta jende gutxik egiten ditu ondo».

Euskarara ekartzerakoan aurkitutako erronketan ere zerrendatu du iruñearrak Baztan aldeko biztanleekiko duen «mirespena eta begirunea». «Nire beldurra zen hanpatuegia gertatzea, bi hizkuntzen arteko jauzi horretan miresmen hori zerbait ez zintzoa geratzea bera oso zintzoa delako. Ez nuen erromantikoa edo sinesgaitza, idealizatua izatea nahi».

'Oihangintzako eskuliburua'

'Oihangintzako eskuliburua'
  • Egilea: Ramón Andrés.

  • Itzultzailea: Castillo Suárez.

  • Argitaletxea: Pamiela.

  • Estiloa: Poesia.

  • Orrialdeak: 96.

  • Prezioa: 14 euro.

'Oihangintzako eskuliburua' 40 testuk osatzen dute, Suárezek hautatutako 39 eta Andrések aukeratutako bat. «Grosso modo esanda, leitmotiva edo aukeratutako testu guztiak batzen dituen haria zuhaitzak dira, baina zaila izan zait hautatzea oso aberatsa delako Ramonen lana, poema mordoa dituelako naturari buruz». Hautaketa horrek, hein berean, ekarri du bilduma hala izendatu izana eta kosta edo itsasoa aipatzen dutenak kanpoan utzi izana.

Zerrenda osatzerakoan altsasuarrak aurrez argitaratu diren 'Poesia reunida' (2016) hautaketa eta 'Siempre génesis', 2013 eta 2015 artean idatzitakoen poema bilduma izan ditu kontuan, baita Imperionekin argitaratutako 'Los arboles que nos quedan' edo aurrez Pamielak kaleratutako 'Antología del Norte'. Hori bai, lan osoa berrirakurri duela ere nabarmendu du.

Egileak esker hitza besterik ez ditu izan agerraldian, bereziki Suárezekiko ondutako itzulpenagatik zein erakutsi duen interesagatik. «Laudoriozko hitzak baino ez zaizkit iritsi eta hitzaurrea ere asko gustatu zait».

Lander Majuelo Pamielako editoreak azaldu duenez 'Oihangintzako eskuliburua' jada 2023ko Durangoko Azokan izan zen, baina «aurkezpen propioa» egitea falta zen eta astearte honetan zorrak kitatu nahi izan dituzte. Izan ere argitaletxearen katalogoaren egilearen obra izatea «oso garrantzitsua» da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ramón Andrésen 40 poema euskaratu ditu Castillo Suárezek