

Secciones
Servicios
Destacamos
1977ko urriaren 25ean hil zen Roland Barthes idazlearen ama, haren «bizitzako figura zentrala», eta biharamunean ekin zion oharrak hartzeari, eguneroko modura eta galera literaturaren bidez kudeatzeko. Urte eta erdiz pasarte laburretan bildu zituen otutakoak, nahiz eta haren heriotza arte ez ziren ezagutu, haren bulegoan topatu baitziren. Hauek «aurkitu eta txukundu» ostean argitaratu zen frantsesez eta orain Danele Sarriugartek itzuli du 'Dolu-egunerokoa' Katakrak argitaletxearentzat.
Agerraldian azaldu zuten bezala, Barthesek haren amarekin zuen harremana «oso estua» zen eta ez da soilik aipatutako liburuan islatzen. Eta liburua bera ere hil aurretik kaleratutako azken lanetan aipatu zuen, esaterako 1975ean argitaratu zuen 'Roland Barthes par Roland Barthes' autobiografian «gogoeta» egiten du, bai lanaz beraz zein pasarteak idaztean. «Puskaka osatutako testuekin eraikitako liburuen egilea zen», azaldu du Hedoi Etxartek. «Horrek pentsarazten dit ez zela hainbeste haserretuko» argitaratzeagatik, iritzi zuen umorez Sarriugartek.
Egilea: Roland Barthes.
Itzultzailea: Danele Sarriugarte.
Argitaletxea: Katakrak.
Orrialdeak: 272.
Prezioa: 20 euro.
Itzultzaileak azaldu zuenez egilearen «metodologia» zen hura, txarteletan idaztea, eta halaxe egiten zuen unibertsitateko klaseak prestatzeko materialarekin. Liburuan bildutakoetatik «askok oraindik oiahrztuna» egiten duela kontatu zuen eta liburua bera Barthes «une horretan non zegoen ezagutzeko» aukera ona dela. Bere ustez «aldaketa momentuan» murgildua zegoen eta pena du ostean etorriko zena galdu dugulako. «Gustura irakurriko nuke ostean idatziko zukeena autoak harrapatu ez balu». Barthes 1980an hil zen kotxe istripu baten ondorioz, hain zuzen martxoaren 26an, eta Katakraken asmoa ez zen «egunarekin lotzea» ez bazen ere, gertu izanda aurkezpena datarekin elkartzea erabaki zuten. Ez da kasualitate bakarra, udazkenean beteko baita egilearen jaiotzaren 110. urteurrena.
Eduki aldetik, Etxartek iritzi zuen «oso liburu egokia» dela doluaz eta heriotzaz pentsatzeko eta egileaz azpimarratu zuen «bereziki irakurlea» zela. «Esango nuke, bizitza besteen literatura, antzezlanak, mundua, modak, fenomeno soziologikoak irakurtzen pasatu zuela». Ildo horretan, Etxartek oroitu du literatur kritikari bezala maiz egiten zituela beste egileei buruzko sarrerak, «12 edo 20 lerroko pasarteak», eta gerora horiek bilduz lanak ere kaleratu zituela. «Zuzenean aztertu nahi zuen gaira joateko modua zen. Hasieran sofistikatua eman dezake, baina Barthesek onartzen du hasierak gustatzen zaizkiola. Eta pasarteak hasiera etengabeak dira», gehitu zuen.
Etxartek azaldu zuenez, 'Dolu-egunerokoa' euskaraz irakur daitekeen Barthesen bigarren lana da, nahiz eta lehena jada katalogoz kanpo dagoen eta lortzen oso zaila den. Hala, agerraldi amaieran biek atea irekia utzi dute etorkizunean lan gehiago itzultzeari. Hautatutakoa gainerako lanekiko desberdina dela kontatuu zuten. Batetik, eguneroko itxura duelako eta, gainera, sarrerek data dutelako; bestetik, oharrak hil ostean aurkitu zirelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.