

Secciones
Servicios
Destacamos
Donostia Kultura VIII. Poesia Lehiaketak badu bere zortzigarren irabazlea. Sara Uribe-Etxeberria Atxurra zumaiarra izan da autengo saritua 'Kuntzak eta kerak' lanarekin. Euskarazko poesia zabaldu eta 35 urte bete gabe dituzten idazleen lanari bultzada ematea helburu dituen lehiaketak, gaur, martxoak 21, Poesiaren Munduko egunean, eman du ezagutzera irabazlearen izena.
Imanol Larrinagak bere poesia liburua irakurri ondoren sortutako margolana pozik jaso du idazle gazteak. Lehiaketak ere badu sari ekonomikoa, 1.000 eurokoa, eta horretaz gain, Balea Zuria argitaletxeak idazlana argitaratuko du. Gainera, ekainean egingo den Pentsamendua saioan poemak errezitatu ahal izango ditu.
Emakume gazte baten begiradatik hitzegin nahi izan du Sarak bere lanean, «bizi dugun momentu delikatu honetan» beharrezkoa den beste ikuspegi bat eskainiz. Poesia liburu honetan askotariko gaiak jorratu ditu, «gure egunerokotasunean dauden gaiak eta zeharkatzen gaituzten gauzak perspektibaz lantzen saiatu naiz, gehien bat naizen horretatik hitz egiten, emakume gazte baten begietatik», azaldu du.
Hau ez da Sara Uribe-Etxeberriak lortu duen lehenengo literatur saria. 2022 urtean R.M. Literatura Sarietan, poesia arloan, lehen saria irabazi zuen, eta 2022 eta 2023 urteetan Urruzuno Literatura Lehiaketan poesia arloan ere saritua izan zen. Hemeretzi urte ditu, eta Donostia Kultura poesia lehiaketan parte hartzea erabaki zuen «poesia lantzen jarraitzeko», hori baita gustuko duena. Zuzendaritza ikasketak egiten ari da, baina idazten jarraituko duela onartu du. «Sari hau aitorpen bat bat da bakarrik egiten duzun lanari».
Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi epaimahaikideen esanetan, «mundu eta atmosfera propioa dauka liburuak, poesiaren eta zientziaren arteko bidegurutze moduko bat». «Lirikotasun landuz egiten du bidea, irudi eta gogoeta iradokigarriz betea», gaineratu dute. Hizkuntza aldetik «ezohiko heldutasuna eta batasuna» duela «tonuari eta egiturari dagokionez» nabarmendu dute, baita «erreferentzia askotarikoak» baliatzen dituela. Hainbat gai agertzen dira liburuan, eta epaimahaiaren ustez, «originaltasuna eta arriskua» bilatu ditu autoreak poemak josteko orduan.
Aritz Gorrotxategik aitortu duenez, edizio honetan partehartzea «oparoa» izan da eta epaimahaiak «urte zaila» izan du, «ohi baino lan interesgarri gehiago» aurkeztu baitira. Honela, lan irabazlea aukeratu arren, oso gertu egun den beste lan bat ere aipatu nahi izan du, 'Limoi ura zaurietan'. «Bukaera arte dudan izan gara zein aukeratu».
Bestalde, Arantza Urkia, Donostia Kulturako liburutegi zerbitzuko zuzendari teknikoa «pozik» agertu da lehiaketak duen ibilbidearekin eta liburutegi zerbitzuak poesiari garrantzia emateko duen «apustua» berretsi du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.