

Secciones
Servicios
Destacamos
2016an Kubara bidaiatu zuen Mikel Asurmendik Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu eta erreportaje bat egiteko asmoz. Ez zen posible izan, baina ostegun honetan Donostian egindako aurkezpenean azaldu duenez «bide hori utzi izanak askoz gehiago ekarri dit gerora». Zehazki, harreman hartatik baitator Pamiela argitaletxeak publikatu berri duen 'Kalaportutik Iurretara. Joseba Sarrionandia irakurriz' saiakera.
Sarrionandiaren 'Habanako gaukaria' trilogia disekzionatu du Asurmendik urte luzez. Lehen lanaren arrastoan abiatu zen eta 2021eko irailean amaitu zuen, tartean «hainbat bertsio» egon baitira, umorez azaldu duenez. Hori bai, argi utzi du ere ez dela Sarrionandiaren obraren irakurle fidela izan behar, «edonork irakurtzeko» moduko lana dela. Hala iritzi du ere Jose Angel Irigarayk, Pamielako editoreak.
Saiakeran zehar Sarrionandiak kontatzen eta hausnartzen dituenetatik abiatuta, Asurmendi Kubakoak eta hemengoak lotzen saiatu da. Lanaren izenburua ere, 'Kalaportutik Iurretara. Joseba Sarrionandia irakurriz', asmo horri keinu bat da. Hala, aurkezpenean behin baino gehiagotan «plagio» hitza erabili du idazleak, baina Irigarayk segituan egin dio kontra. «Plagio ezkutuan egindakoa da, besteena zurea dela esanez», azaldu du, Asurmendik Sarrionandiaren testuak abiapuntu dituela kasik lehen lerrotik argi uzten duela gehituz.
Egilea: Mikel Asurmendi.
Argitaletxea: Pamiela.
Orri-kopurua: 128.
Estiloa: Saiakera.
Prezioa: 12 euro.
Idazte prozesuan aldaketak egon direla aipatu du egileak. Esaterako lehenik erreportaje kutsua zuela, baina «idazlearen bidea» jarraitzeko aholkatu ziotela eta, hala, poliki-poliki «saio ahalegina» bihurtu dela ostegun honetan aurkeztutako lana. Tartean, halako lotsa batekin, zenbait kontu «ausarki» bota dituela azaldu du, eta une batzuetan beldur izan dela ea ez ote den ausarkiegi aritu. «Sarrionandiaren hitzak interpretatuz kontuz ibili nahi izan dut. Baina ikasi dut bai Sarrionandiarengandik zein literaturarengandik gure interpretazioak soilik gure interpretazio direla».
Zentzu horretan Irigarayk plazaratu du Iurretako idazlearen esanak osatzeko «ñabardura eta azalpenak» aurkituko dituela irakurleak».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.