Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Haritz Larragetak 'Anna Kopek eta izpirituen ahotsa' liburua eskuan duela.
Haritz Larrageta | 'Anna Kopek eta izpirituen ahotsa'

«Sekretu eta konspirazio» istorioak, orain AEBetan

Haritz Larragetak 'Anna Kopek eta izpirituen ahotsa' (Erein) liburua argitaratu du, bildumako laugarrena

Jon Agirre

Donostia

Martes, 31 de diciembre 2024, 10:20

Futbol amerikarreko txapelketaren finala, Super Bowl delakoa, aitzakia hartuta, kirol kazetari duten amaren segidan doazen Uxue eta Jokinen laugarren abentura dakar Haritz Larragetak (Iruñea, 1986) 'Anna Kopek eta izpirituen ahotsa' (Erein) liburuan. «Istorioa konspirazio globalaren deuseztatzea da eta politika globala, identitate kulturala, adiskidetasuna... bezalakoei buruzko hausnarketak dakartza», aurreratu zuen Inazio Mujika Ereingo editoreak. Gaztelaniaz ere kaleratu du argitaletxeak, 'Anna Kopek y la voz de los espíritus' izenburupean. Lehen hiruak Irati Iturritzak itzuli ostean, laugarrena Angel Errok eraman du gaztelaniara.

Publicidad

'Anna Kopek eta izpirituen ahotsa'

  • Egilea: Haritz Larrageta.

  • Ilustratzailea: Marko.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Bilduma: Anna Kopek, 4.

  • Adin gomendatua: 9-12 urte.

  • Orrialdeak: 120.

  • Prezioa: 14,5 euro.

Trama AEBetara egin behar duten bidaiak abiatzen du, zehazki Miami hirira. Lehen geltokia, hala ere, JFK aireportua izango da. Han «halako intzidentzia» bat dute eta poliziek ama atxikiko dutela aurreratu zuen Mujikak. Ohi bezala, gauzak konplikatuz joango dira eta honelakoak eta bestelako asko konpontzeko, esaterako mundua kontrolatu nahian dabilen Jeremy Wosz enpresaburuari aurre egin beharra, Olivia izaneko «neska harrigarri baten laguntza» izango dute.

Manhattango Lenape tribuko ondorengoa, Larragetak egindako «dokumentazio lan handiaren» adibide bat da Olivia. «Nire Indiana Jones da, istorio oso mugitu eta zinematografikoak dira. Lehen irakurketan agian ez dirudi, baina ikerketa asko dago eta azken honetan zaila izan da». Agerraldian azaldu duenez, AEBetako gizartea «oso konplexua» da eta azalean geratzeko arriskua zegoen. «Jatorrian sarraskia jasan, umiliatu eta baztertuak izan ziren herriak dira. Oso iturri gutxi aurkitu ditut, baina oso interesgarriak eta mito asko botatzeko balio dute». Besteak beste, Manhattango isla 24 dolargatik saldu izanaren pasartea gogora ekarri eta gezurtatu zuen. «Ikerketak egin direnean ikusi izan da itzulpen zerbitzurik ez zegoela, ezin zutela ulertu europarrek esandakoa. Gainera, Lenape tribuak ez zuen lurraren jabetzan sinesten».

Lehen hiru liburuetan bestelako kirol egitasmoak baliatuta bidaiarazi zituen -2018ko Errusiako mundialarekin 'Anna Kopek eta matrioxken kondaira', Kairon izan zuten abentura 'Anna Kopek eta erreginaren edabea' alean eta 'Anna Kopek eta dragoiaren bihotza' Beijing-en kokatu zuen- eta jarraipena eman dio honetan. «Aitzakia dira leku horietara bidaiatu eta abenturak bizitzeko». Bilduma izanda, noski, ez da errepikatzen den elementu bakarra. Aipatutako Olivia da laguntzen dien «pertsonaia erabakiorra», gaizkile papera egiten duen pertsonaia iluna da Wosz.

Hain zuzen, «sekretoz eta konspirazioz betetako» istorioa izatea da Mujikarentzat Anna Kopek irakurtzeko lau arrazoietako lehena. Une oro mugitze eta abenturak bizitzeko aukera horri gehitu zizkien «xarmatzaileak» diren pertsonaiak, «Jokin eta Uxue argiak, zorrotzak, burutsuak eta gatzdunak» direlako, elkarrizketa «bizi eta umoretsuekin»; munduari buruzko «hausnarketa», bideratuta dagoen adin-tartean «oso interesgarria»; eta, azkenik, nazioarteko girotzea.

Publicidad

Bildumak izandako harrerarekin oso eskertuta eta harrituta agertu zen idazle iruindarra. «Lehen alea inprimatzera eraman behar izan dugu, liburutegietan asko mugitzen da eta eskolako feedbackarekin ere oso kontentu nago».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad