![«Sorgin ehiza izan zen herri oso bat beldurtzeko teknika»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201911/14/media/cortadas/arizmenditoti-kdgD-U90702254460AQE-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![«Sorgin ehiza izan zen herri oso bat beldurtzeko teknika»](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201911/14/media/cortadas/arizmenditoti-kdgD-U90702254460AQE-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
«Sorgin ehiza ez da pertsona baten exekuzioa, herri oso bat beldurtzeko teknika baizik», adierazi du Toti Martínez de Lezeak. Beldurraren mezua igortzeko teknika, hain justu. Europako herrialde desberdinetan, modu ezberdinean eragin zuen sorgin ehizak. Nafarroako Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Erro bailaretan, epaile zibilen bisitek 100 eta 200 biktima artean utzi zuten. Denera, gutxi gorabehera, 1.000 lagun hil zituzten Euskal Herrian. Gehienak, jakina da, andreak.
Bere gairik kuttunenera itzuli da Toti Martinez de Lezea azken eleberrian, 'Sorgin belarra' izenekoan. XVI. mendeko Nafarroa horretan kokatu du lan berriko istorioa idazleak, eta sorginkeria azaldu zeneko testuingurua ikertu du, pertsekuzioaren jatorriko arrazoiak ere arakatu eta liburura ekartzeko; jakin nahi zuen 1525eko sorgin ehizak, 1527koak baino gehiago, politikarekin izan zuen loturarik, erlijioarekin baino.
Izan ere, Nafarroako epaile horiek ikasitako gizonak ziren, abokatuak, irakurriak, latina eta frantsesa ere ikasitakoak. Bi epaile agertzen dira eleberrian: Pedro Balanza epaile politiko, errege kontseilari eta Nafarroako Entzutegiko epailea eta Avellaneda lizentziatua, haren inguruko dokumentazio falta aprobetxatuta, Totik askatasun handiagoz garatu ahal izan duena. Pertsonaia horren kalitatea nabarmendu du aurkezpenean Erein etxeko Inazio Mujikak, bigarren mailakoa izanda ere, apartekotzat jo duena.
Loredi protagonista jaiotza beretik dago markatuta, zazpi alabetan zazpigarrena izaki. Gizonezkoa izatekotan, heroia izatea espero zen zazpigarren semea, emakumea izan ezkero, aldiz, sorgin jaiotzen zela uste zuten. Alaba babestearren, aitak, ogibidez artzaina, mendira eramango du berarekin, eta han, beste familia batekin utziko du, herrira bueltatu aurretik. Pedro Balanza epaile ankerrak gertaera zentzugabe batzuen errudun egingo du, eta ihes egitea lortu arren, hurrengo hamabost urteetan atsedenik gabe jazartuko du beste inkisidoreak, Avellanedak, erabat sinetsita baitago sorginak, izan, badirela, batzarretara hegan joaten direla, haurrak hiltzen dituztela eta Deabruarekin larrutan aritzen direla.
Bestalde, sorgin ehizak emakumeen sexualitatearekin zuen obsesioa erakutsi nahi izan du Martínez de Lezeak, eta idazleak adierazi du Avellanedaren bitartez landu duela alde hori bereziki.
Urte hasieran, sare sozial bidez galdegin omen zien jarraitzaileei zeren inguruko eleberria nahi zuten irakurri, eta «aho batez» erantzun ziotenean «sorginak, inkisizioa eta Erdi Aroa» hartu zuen hainbeste landutako gaiari atzera heltzeko erabakia.
Idazketa prozesua azkarra izan da, izan ere euskarazko itzulpena ere egin nahi zuten azarorako. Aldi berean aurkeztu dituzte Miren Arratibelek euskaratutako bertsioa eta gaztelaniazko 'Hierba de brujas'.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.