Borrar
Alain Lopez de Lacalle, atzo 'Spoon River Antologia' eskuan duela F. DE LA HERA
'Spoon River' lehen aldiz euskarara ekarri du Balea Zuriak

'Spoon River' lehen aldiz euskarara ekarri du Balea Zuriak

Edgar Lee Master poeta estatubatuarraren obra nagusia, «poesia amerikarraren abiapuntua», itzuli du Alain Lopez de Lacallek

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 2 de marzo 2023, 15:49

Edgar Lee Masters poeta estatubatuarraren 'Spoon River Antologia' poema-liburua lehen aldiz ekarri du euskarara Balea Zuriak. Alain Lopez de Lacallek itzuli du, 2017an «plazer hutsagatik» hasi ostean eta «prozesu guztia disfrutatu» ondoren. Felipe Juaristi argitaletxeko kideak poema-liburua katalogoan izatea edozein argitaletxerentzat «ohorea» dela adierazi du eta esker hitzak izan ditu Lopez de Lacallerentzat aurkeztu duen lanagatik. Poesia amerikarraren abiapuntutzat jo du Juaristik 'Spoon River Antologia', gerora askok jorratu duen ildoa hasi baitzuen. «Zerbait kontatzen du, gizatasun handia dago, gizartearen gorabehera eta alde on eta txarrekin».

Izan ere, Edgar Lee Masters AEBtan gehien saldu duen poeta da, baina «gurean ez da oso ezaguna eta mundu osoan zehar antologiagatik da ezaguna», itzultzaile zein editoreak hainbatetan azpimarratu bezala, nahiz eta orotara 50 liburutik gora idatzi zituen, bai poema-liburuak, eleberriak, antzerkia, zein Abraham Lincoln edo Mark Twain bezalako pertsonaien biografiak. «One hit wonder argia da», azaldu dute.

Arrakastarekin batera heldu zen polemika eta, Lopez de Lacallek oroitu bezala garaiko gizarte puritanoak «bertso askearen erabilera, prosaismoa, arrunkeria eta sexu gaiekiko obsesioa» egotzi zizkion. Izan ere ordu arte ez zen ohikoa homosexualitateaz, adulterioaz, abortuaz eta ezkutuan gordetzen zirenei buruz aritzea poesia liburu batean. Eskandaluaz eta zirraraz gain, amerikarrek «bilatzen ari ziren benetako ahots amerikarra» aurkitu izana izan zen 'Spoon River Antologia' poema-liburuak izandako arrakastaren arrazoi nagusietako bat.

'Spoon River antologia'

'Spoon River antologia'
  • Egilea: Edgar Lee Masters.

  • Itzultzailea: Alain Lopez de Lacalle.

  • Argitaletxea: Balea Zuria.

  • Prezioa: 29 euro.

Idazketa lanean hustu egin zen eta amaitu eta lur jota geratu zen Lee Masters. «Bi urtez idatzi zuen liburua, halako trantze batean, apenas lorik egin gabe». Arrakasta berehalakoa izan zen eta egileak berak ere ez zuen espero. Ondorengo urteetan abokatutza albo batera utzi eta saiatu bazen ere liburu mordoa idatzita, ez zuen sekula antzeko arrakastarik lortu.

Spoon River asmatutako geografia bat da, «alegiazkoa», baina egilearen txikitako bi herriren, Lewistown eta Pittsburgh-en, nahastura dela azaldu du Lopez de Lacallek. Izan ere, autorearen obra eta bizitza «oso uztartuta» daude, haren alargunak hil eta urte batzuetara esandakoak berresten duen bezala, idazle bezala arrakasta erdietsi aurretik, kobratzaile modura lan egin zuenean ezagututako pertsonek liburuko pertsonaien erdiak baino gehiago inspiratu zituztela.

Poemetan barrena herri baten istorioa ezagutzen du irakurleak hildakoen ikuspuntutik. «Une batean kontatzen dute euren bizitza, egoera edo euren burua kritikatzen du». Ahots emate horretan, Juaristiren iritziz, galtzaileen aldeko moralismo bat dago «ironia handiarekin. Azpian dagoena beti azpian geratzen dela azpimarratzen du, eta goian dagoenak beti zapaltzen duela».

1915ean idatzi bazen ere, liburu oso bizia dela esan du Juaristik «hitz egiten duen moduan, oso herrikoian, idazten eta kontatzen du. Horregatik irakur daiteke oraindik». Eta txispa hori mantentzeko «tonua euskaraz aurkitzea» izan Lee Mastersen antologia itzultzeko atal zailena. Poeta estatubatuarrak erabilitako hizkuntza ez zen xehea, erregistro ugari uztartu zituen antologian barrena eta maila horiek euskaraz «ondo eta egoki» ematea izan da ardura nagusia «emaitza zurruna» izan ez zedin. Hala, irakurleak Lee Mastersen estiloa ikusiko du, forma askean eta berezko zuen erritmo eta musikalitatea mantenduz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Spoon River' lehen aldiz euskarara ekarri du Balea Zuriak