![Superheroiak eta 'Gauza' «modu naturalean» gurutzatuta](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/29/zaldua-kQRE-U2201644306251dSF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Superheroiak eta 'Gauza' «modu naturalean» gurutzatuta](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/10/29/zaldua-kQRE-U2201644306251dSF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Bizi dugunaren mundu paralelo eta oso antzekoa superbotereak dituzten pertsonaiek zeharkatuko balute, zer gertatuko litzateke? «Historia alternatibo eta literario bat», Iban Zalduak azaldu bezala. Jolas horri tiraka eta txikitatik duen baina batez ere alabei Marvelen etapa klasikoko komikiak -Lau Izugarriak edo Spiderman- irakurtzearekin berreskuratutako superheroiekiko zaletasunarekin ondo du idazle donostiarrak 'Botere handi batek' (Ikastolen Elkartea) komikia, Julen Ribasen ilustrazioekin. Espazioan Bardeetan eta denboran 1970etik 1990 amaierara kokatutako lana da, hartuta ondu du. Xabiroi aldizkarian atalka 2021etik argitaratzen joan dena eta orain edizio «bilduan eta hedatuan» plazaratua, zortzi orrialde gehiago eta testu osagarriak baititu.
Zalduak azaldu bezala premisa honakoa da: 1970eko hamarkadan Espainiak Bardeetan laborategi sekretua du gizakiekin esperimentatu eta superbotereak emateko. 1975ean, Franco hil osteko trantsizioaren nahaste borrastean ihes egiten dute eta gehienak Euskal Herrian kokatzen dira «denborarekin euskal gatazka edo 'Gauza' horretan endredatuz».
Egilea: Iban Zaldua.
Ilustratzailea: Julen Ribas.
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea, Xabiroi bilduma.
Orrialdeak: 64.
Prezioa: 17 euro.
Estilo aldetik argi utzi du Zalduak ez dela «historia edo kronika liburu» bat eta gaia «serioa» bada ere, ez duela «errelatoaren borrokan mugarri izan edo endredatzeko helbururik, euskal gatazkaren konponketari ekarpen bat egiteko asmorik». Ekimenaren helburua «lan on bat egitea» dela azpimarratu dute hainbatetan, noski «abenturazko komikiaren ereduan eta generoaren tropo guztiak erabilita». Hau da, Marvelek egiten zuenaren bidetik eta DC etxearengandik urrun, mundu errealaren antza zeukan batean kokatzen zituela pertsonaiak, ez Metropolis, Gotham edo bestelako aparteko munduetan. Hitzartzean lehenaren zale amorratua deklaratu da, ez hainbeste bigarrenarena, aipatutakoaz gain egun Disneyrena den konpainiak «pertsonaia konplexuagoak, grisen eskala zabalagoa erakusten zutenak» zituelako. Hari jarraituz superheroiak «gurera nola aklimatatu daitezkeen jakiteko saio edo probaleku bat».
Izan ere, generoa euskaraz gutxi jorratu dela nabarmendu du idazle donostiarrak, are gutxiago perspektiba kanonikotik. Aurrekariak badira, Patxi Gallegoren 'Xabinaitor' trilogia bezala, baina hartan «arketipoari umorearen ikuspegitik heltzen» diola xehatu du Zalduak. «Album, serio bat egin nahi nuen, umorea eta ironia tanta batzuk ditu, baina lan dramatikoa da berez, umorea ez da helburua», gehitu du. Kasu honetan, komikiak «justizia lortzeko bide ezberdin eta kontraesankorrez, historiak bide ezberdin bat hartzearen aukerez, erantzukizunaz, zerbait egitearen eta ezer ez egitearen aldeez, indarkeriaz eta honen albo kateez, biktimaz eta biktimarioez» dihardu.
Txanponaren beste aldea da Ribas, orain arte ez baitzuen inolako harremanik superheroiekin. «Ez neukan bagaje handiegirik, ez nuen ezberdintzen Marvel, DC, Spiderman, Superman... Denak ziren berdinak niretzako». Une horretan 70eko hamarkadako komikietara jo zuen, marrazkilarien lana oso gustuko baitzuen, besteak beste Jack Kirby edo John Buscema. Haietatik «zuri-beltz hori lantzen» saiatu da, nahiz eta hasieratik argi utzi ez dela superheroi komiki kanoniko bat, lau bineta ordez 13 baititu eta 21 burbuiletako testuak. Biek «tonuari laguntzen» diotela iritzi du eta «geruza, informazio eta material» asko dutela.
Prozesuaz azaldu du hasiera batean sortutako kezkak edo ikusitako trabak, esaterako Xabiroi bildumaren testuinguruan superheroiak aproposak ote ziren edo formatua bera, azken finean «gure laguntzarako» etorri direla. Zehatzago, fikzioa kontatzeko moduagatik, istorioa haur eta gazte literaturara bideraturik, islatzen den indarkeria «ez da hain esplizitua» eta albumak irabazi egiten du. Adinaren harira, Zalduak gehitu du ez duela arduratzen erreferentzia historikoak ihes egiten badiete eta haren prozesuarekin alderatu du. «Nik Marvelek 60ko hamarkadan kaleratutakoak irakurtzen nituen eta Vietnamgo gerrari buruzko edo drogaren zabalkundeari buruzko erreferentzia ugari zituzten».
'Botere handi batek' komikia ez da Zaldua eta Ribasek izandako lehen elkarlana, biek oroitu bezala 2006an izan baitzuten lehena Xabiroiko seigarren alean plazaratutako istorio labur bat egiteko. Ostean, Xabiroi bilduma beraren baitan 'Azken garaipena' (2011) kaleratu zuten eta orain arteko hirugarrena pandemia garaian heldu zen Berria egunkarirako Zalduak idatzitako ipuin distopikoarentzat Ribasek egindako ilustrazioa.
Bide berean topatzea, beraz, ez da kasualitate hutsa. Are gehiago, Zalduak argi utzi du ez zuela ikusten «beste norekin egin» buruan zuena. «Aurreko kolaborazioekin oso gustura geratu nintzen, duen binetaren zentzua asko gustatzen zait. Bera gabe ez nintzen honetara ausartuko, bere sen entrenatu hori gabe». Hala, asko eskertu dio Ribasentzat ohikoa den «konfort eremutik» atera izana, eta ilustratzailea bera ere oso azaldu da prozesu zein emaitzarekin «Konfort zonatik ateratzea da polita, bestela beti berdina egongo ginateke marrazten».
Agerraldian, gainera, Xabiroi bildumak izandako garrantzia azpimarratu dute. Nerea Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak esan bezala «euskarazko komikigintzan zegoen hutsune handia» betetzeko sortu zuten eta ia 20 urte hauetan 73 zenbaki kaleratu dituzte, 17 album 'Botere handi batek' argitalpenarekin. Hala, «euskal komikigintzaren erreferente nagusi» bihurtu dela iritzi dute eta, Artolak izenburuarekin hitz-jolasa luzatuz, onartu du «erantzukizun handia» dakarrela eta asmoa «mimo handiz» zaintzea dela «urte luzez jarrai» dezan. «Euskararen biziberritzeari begira halako tresnak eta egitasmoak ezinbestekoak dira euskara ariketa, espazio edo momentu entretenigarri eta gustagarriekin lotzeko», aldarrikatu zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak.
Ildo beretik mintzatu zen Dani Fano Xabiroi bildumako koordinatzailea. «Orain paparra ateratzen dugu euskarazko komikiak bizi duen garai ez dakit oparoagatik, baina behintzat ez hain urria, eta hor Xabiroik paper handia egin batez ere egileak metatzen eta egileen arteko sarea eraikitzen». Sortzaile bezala, bat azaldu da Julen Ribas ilustratzailea. «Xabiroi da marrazkilari edo komikigile bati lan baldintza duinenak eskaintzen dituen argitaletxe edo lantaldea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.