Secciones
Servicios
Destacamos
Sábado, 12 de febrero 2022, 18:12
Otsailaren 11an 85 urte bete dituen idazlea Boucolon abizenarekin jaio zen Frantziar Antilletan «beltzak zerbait izaten hasi ziren garaian». Ama, esaterako, Guadalupeko aurreneko maistra beltza izan zen. Lehen senarraren abizena gorde duen Condék etxe oneko neskato bati zegozkion bizimodua eta hezkuntza erabat frantsestua izan zituen haur eta gaztetxotan. Gauzak aldatu ziren Parisera joan eta, 19 urterekin amatasunari bakarrik aurre egin behar izateaz gain, giro antikolonistan murgildu eta bere sustraien eta benetako izaeraren bila hasi zenean. Bidea ez zen erraza izan. Urte gogorrak igaro zituen Afrikan. Londresen egonaldi laburra egin ostean, 1970etik aurrera irakasle izan zen Frantzia eta AEBetatako zenbait unibertsitatetan. Frantziako hego-ekialdean bizi da egun idazle berantiar baina oparoa, ia denetarik idatzi duena. «Arrazismoa, kolonialismoa, esklabotasuna, migrazioak, generoa, magia, maitasuna...» gai zentralak dira bere lanean.
'Bihotza negar eta irri. Ene haurtzaroko istorio egiazkoak'
Itzultzailea, Joxe Mari Berasategi Zurutuza
Literatura Unibertsala, 180.
Argitaletxeak: Erein/Igela
Orrialdeak: 152.
Salneurria: 14 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.