Borrar
Maite Gurrutxaga, 'Tapakia' albuma eskuetan duela. Jose Mari López
Testurik ez izanagatik, irakurtzeko asko duen album ilustratua
Maite Gurrutxaga | 'Tapakia'

Testurik ez izanagatik, irakurtzeko asko duen album ilustratua

Maite Gurrutxagak 'Tapakia' (Erein) ondu du, «izandako haur irakurleari keinua»

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 28 de marzo 2025, 16:24

Istorio txiki bat, geruzaka deskubritzen joateko pentsatua dagoena eta testu faltan -sarreratxoaz aparte album mutua baita- xehetasunez josiriko album ilustratua irakurleak erabaki dezan «non geratu: zein pertsonaietan, zein objektutan». Hala definitu dute Maite Gurrutxagak ondutako 'Tapakia' (Erein). Zortzi urteko arteko haurrei bideratua, egileak buruan izan du maiz bera nola gerturatzen zen liburuetara eta umeek «irudia irakurtzeko duten gaitasun handia, intuizio naturala» goraipatu du. Urteak pasa ahala helduak galtzen goazela iritzi du.

Abiapuntua azalak berak ematen du. «Aurreiritziz josia» bizi den A sagua aurkezten da bertan, tapaki zuri-zuriaren jabea, eta bizilagun kanpotarraren seme-alabei leporatu die puskatzea. Bilakaera hori jasotzen du eta liburuaren amaierako tapakia da amaiera. Tapakia izatea zein pertsonaiak animaliak izatea ez dira ausazko erabakiak. Lehenak album ilustratuaren jatorriarekin zerikusia du, 2022an Guadalajarako azokara gonbidatu zutenean Mexikora egindako bidaia, Gurrutxagak azaldu duenez. «Hasieratik nekien manten eta tapaki bat ekarri nahi nituela eta Guajakan aurkitu nituen» Etxea apaindu eta kolorez beteko zuen elementua, nolabait, bidaia hura oroituko zion artefaktua izango zela-eta «horrekin zerbait egiteko» bulkada sentitu zuen. Prozesua ez zen lineala izan, eta forma asko hartu zituen, sagu-auzora heldu arte.

'Tapakia'

'Tapakia'
  • Egile eta ilustratzailea: Maite Gurrutxaga.

  • Argitaletxea: Erein, Albumak 39.

  • Adin gomendatua: 0-8 urte.

  • Orrialdeak: 28.

  • Prezioa: 17 euro.

Ildo horretan, Mujikak galdetuta, azaldu du proiektuak bereak direnean edo anaiarekin kolaboratzen duenean «lasaiago» hartu ohi duela. «Hausnartzen egoteko aukera dago, zurea da, zuk eraikitzen duzu, ez dago inor zain». Besteen testuak ilustratzea egokitzen zaionean -hala egin du, besteak beste Joseba Sarrionandia, Karlos Linazasoro, Mariasun Landa, Alaine Agirre edo Itziar Zubizarretarenekin- Isidro Ferrer zitatuz oroitu du «ilustratzea lerro artean dagoena kontatzea» dela eta ilustratzailearen lana «zure irakurketatik eman eta irakurleak irakurtzen jarraitzeko 'zerbait' eskaintzea» dela.

Ilustrazioak egiteko modua ere tarteka aldatzen du Gurrutxagak, «beti dagoelako zer ikasi, non hobetu», baina orokorrean nahiago du analogikoan lan egin «teknologia ez delako nirea». Hala, 'Tapakia' «papera, pinturak eta arkatza» erabilita ilustratu du. 'Guax' deituriko horrekin, gainera, «ondo pasatzen» duela azaldu du eta hein batean «erabaki pertsonala» izan dela, bere «denbora nola igaro» hautatzea. Sekuentzia modukoa denez album ilustratua, txantiloi modukoa egin zuen lehenik eta horren baitan mugitu pertsonaiak. «Denbora asko» eskatzen duen metodologia izanik ere, «oso pozik» azaldu da emaitzarekin.

Hitzik ez, geruzak ugari

'Tapakia'-ri hasiera emateko ipuin eta kontakizunetan hain ohikoa den «bazen behin...» bat aurkituko du irakurleak. Ostean ez du testutik, baina keinua sartu nahi izan du «irakurtzeko gauza bezala» irudikatu zuelako. Gehitu duenez, «irudia da irakurri behar dena» eta horregatik ditu hainbeste xehetasun eta geruza, irakurleak erabaki dezan «non geratu». Asmoa indartzeko du albumak formatua, behin irekita «apaisatua» egiten baita «irakurlea bertan geratzera gonbidatzeko».

Azkenik, pertsonaiak animaliak izatea «keinu» bat dela kontatu du. Bai bere haurrari zen egilea txiki zeneko Maite hari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Testurik ez izanagatik, irakurtzeko asko duen album ilustratua