Borrar
Markos Zapiain, 'Txillardegi hizkuntzalari' liburuaren aurkezpen aurretik. Gorka Estrada
Txillardegiren bizitza bezala, euskararen bueltan egindako lana ardatz duen saiakera
Markos Zapiain | 'Txillardegi hizkuntzalari'

Txillardegiren bizitza bezala, euskararen bueltan egindako lana ardatz duen saiakera

Markos Zapiainek 'Txillardegi hizkuntzalari' (Elkar) argitaratu du

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 9 de enero 2025, 14:36

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-ren «hainbat alderdi aipagarritatik» -ekintzailea, literatur sortzailea, politikaria- hizkuntzalari bezala izandako jardunean zentratuta ondu du Markos Zapiainek 'Txillardegi hizkuntzalari' (Elkar) saiakera «mamitsu eta pedagogikoa», «segur aski euskaltzaletasunak denak» biltzen zituela iritzita. «Euskaltzaletasun horrek berak eraman zuen hizkuntzaren beraren muina, izaera eta funtzionamendua aztertzera», dio sinopsiak.

Abiapuntua Batxilerreko filosofiaren historia ikasgaiko programazio aldaketan dago, Zapiainek esan bezala. Hainbat pentsalari gehitu ziren, tartean Txillardegiren filosofia linguistikoa, eta material falta ikusirik Hezkuntza sailak sei agorakide liberatu zituen hauek prestatzeko. Lehenik Eibar.org blog komunitatean eskegi zituen eta, ostean Elkarrekin hitz eginda, liburu formatuan aurkeztu. Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen ustean «irakurzale askok estimatuko duen» lana da argitaratutakoa. Iaz jakin zuen argitaletxeak asmoren berri eta aste honetan kaleratzea izan da helburua ordutik, Txillardegiren heriotzaren urteurrena baliatuta. Aurten 13 beteko dira, arratsaldean San Jeronimoko sotoan hitzaldia eskainiko du egileak eta igandean omenaldi herrikoia egingo zaio Antiguan. «Pentsamendu eta ekintza gizona zen, guztiz bat eginda eta uztartuta. Haren figuraren erreibindikazioa egin duen liburua aurkeztea aproposa zen», gehitu du Mendigurenek.

'Txillardegi hizkuntzalari'

'Txillardegi hizkuntzalari'
  • Egilea: Markos Zapiain.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialdeak: 240.

  • Prezioa: 22 euro.

Informazioa egituratze aldera Txillardegik berak UZEIko hizkuntzalaritza hiztegiaren arduradun izan zenean erabilitako eskema jarraitu duela xehatu du. Hala, hiru atal ditu azken emaitzak: batetik, hizkuntzalaritza, antropologia eta psikoanalisiarekin izandako harremanak; bestetik, «euskara bera»; eta, azkenik, bere biografia «euskara ardatz» hartuta. Ibilbide luze eta oparoan lan eskerga egin zuen hizkuntzalariak. «Ikusita euskararen gainbehera historia aztertu zuen xehero eta ikusi zuen bizirik irauten duten hizkuntzak direla estatu bat dutenak», ekarri du gogora egileak. Hori bai, estatu hark «bere tresna guztiak euskararen alde» ipini beharko zituen. Halako pentsamenduak sakondu ditu, baita aztertu zituen beste hizkuntza edo kasuekikoak: Erromako inperioa pikutara joan zenean latina ere pikutara joan zela, gaelikoaren kasua, Israel, Eslovenia, Finlandia, Letonia, Katalunia, Andorra…

Gaiak mardula irudi badezake ere, Zapiainek azaldu du edonork irakurtzeko liburua dela, «nahiko pedagogikoa», eta abiapuntuan duen «ikasle eta irakasleentzako material izaera» mantentzea buruan izan duela idazterakoan. «Liburua batzuetan zaila da, aipatzen dituen autoreak zailak direlako, esaterako Lacan, baina ahalegina hor dago», adierazi du.

Liburua ontze horretan «beharrezkoa» izan du eta «primeran etorri» zaio, azaldu duenez, Jakinek bultzatutako Digitalizazioa webgunea. «Sekulako tresna da, 'hizkuntzatasuna sartuta' –Txillardegik asmatutako hitza- erabili zuen edozein esaldi, obra, urte eta erreferentzia guztiak itzultzen ditu. Ikaragarri errazten du lana», eskertu zien. Ez da, noski, biltzen duen autore bakarra, nabarmendu duenez. «Hainbat euskal pentsalari erdi baztertuen obra osoa biltzen da, esaterako emakume abertzaleen batzako Sorne Unzueta, Iulene Azpeitia, Juan San Martin, Joxe Azurmendi...». Horri esker, defendatu da, demostratzen da «obrak ikusita eta aztertuta iraganak ezusteko gehiago ematen dituela etorkizunak baino».

Azkenik, «zientzia gizona ere» aldarrikatu du idazleak, «es bakarrik literatoa» eta hori zein «harrigarri» den goraipatu. «Pertsona berak idatzi izana 'Soziolinguistika matematikoa (1994, UEU)', erabat matematikoa, eta 'Putzu' (1999, Elkar) edo 'Leturiaren egunkari ezkutua (1957, Euskaltzaindia)' nobelak, pasioz beteak ez da normala».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txillardegiren bizitza bezala, euskararen bueltan egindako lana ardatz duen saiakera