Borrar
Urgente Las diez noticias clave de la jornada
Joana Otxoa de Alaiza eta Alex Gurrutxaga, aurreko asteazkenean Donostian. lusa
'Txori kantazalea' disko liburua, beste urrats bat Xabier Leteren ildoan

'Txori kantazalea' disko liburua, beste urrats bat Xabier Leteren ildoan

Elkar aberasten duten pianorako hogei pieza eta zenbait testu sortu dituzte Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak

n. azurmendi

Sábado, 11 de junio 2022, 17:54

Badira oinarri oso sendo baten gainean geruzaz geruza osatzen eta ontzen doazen proiektuak. Horietako bat da asteazkenean honetan Donostian aurkeztu zen eta igande honetantxe Zarautzen (19:00etan, Lukas ardotegian) jendaurrean azalduko den 'Txori kantazale. Xabier Leteren ildoan' disko liburua.

Aztarna argitaletxeak kaleratua, Jone Otxoa de Alaiza (Astigarraga, 1988) piano-jotzaile eta Gasteizko Musika Kontserbatorioko irakaslearen eta Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988) euskal literaturan doktore eta UPV/EHUko irakaslearen elkarlanaren emaitza berriena da 'Txori kantazale'. Aurrekari joriak ditu: Xabier Leteren eta Lourdes Iriondoren artxiboa aztertu eta katalogatzen hainbat urte eman ostean Gurrutxagak 2020an aurkeztu zuen 'Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat' doktoretza tesia; Otxoa de Alaizarekin partekatutako 'Txori kantazale' proiektua, urte berean Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuena; Gurrutxagaren 'Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria' saiakera, 2021eko Euskadi Saria...

Zorroztasun akademikoa, dibulgazioa eta sorkuntza uztartzen dituen ildoan txertatzen da Leteren barne-munduan murgiltzeko bidea izan nahi duen 'Txori kantari', Gurrutxaga eta Otxoa de Alaiza bitartekari direla. «Bidaia intimo bat» proposatzen dute, alegia, elkar osatzen duten diskoak eta liburuak.

Pianorako hogei pieza jasotzen ditu lehenak, Joana Otxoa de Alaizak moldatu eta interpretatuak. Moldaketa baino, sorkuntza lana dela esan daiteke, iturri ugaritatik edan duena. Agerikoak dira zenbaitetan Leteren melodien oihartzunak, baina ez dira bakarrak. Liburuko testuak, berriz, Lete horren ondo ezagutzen duen Gurrutxagaren «Leteren obrari buruzko ideiak» dira, zentzu betea hartzen dutenak diskoko musikarekiko elkarrizketan, elkar aberasten baitute ekarpen biek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Txori kantazalea' disko liburua, beste urrats bat Xabier Leteren ildoan