Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
116 oirrialde ditu Nerea Loiolaren liburuak, eta 15 euroko prezioa.

'G7 udalekuak', istorioaren nondik norakoak irakurlearen esku uzten dituen liburua

Nerea Loiola Pikazaren lanarekin, 10 urtetik gorakoei zuzendutako Eskapu Liburuak saila abiarazi du Ereinek

n. azurmendi

Martes, 25 de octubre 2022, 19:01

Nerea Loiola Pikazaren (Deba, 1985) '7G udalekuak' lanarekin, sail berri bat jarri du abian Erein argitaletxeak: Eskapu Liburuak. Aurrerantzean, 10 urtetik aurrerako irakurleei zuzendutako liburu 'diferenteak' bilduko dituzte bertan.

Publicidad

Uxue Razquin editoreak aurkezpenean azaldu duenez, bi liburu motaren nahasketa da '7G udalekua', 'aukeratu zure amaiera' ... estilokoen eta 'escape book' deiturikoen ezaugarriak baititu. Hurrengoak ere bide horretatik joango dira.

Aurrenekoetan, alegia, irakurleari ematen zaio istorioaren norabidea finkatuko duten erabakiak hartzeko aukera. 'Escape book'-etan –'escape room'-etan bezala–, zenbait enigma eta igarkizun asmatu behar ditu irakurleak aurrera egin ahal izateko. «Nik dakidala, lehen aldia da biak nahasten direla», esan du Razquinek, honelako liburu baten diseinua eta maketa egitearen zailtasunak nabarmenduz.

Jolasak ondo funtzionatu dezan, baina, irakurlearen parte-hartze zuzena eskatzen duten liburuen oinarrian ezinbestekoa da istorio on bat, irakurketa mota horretara ondo egokitua. Haur eta gazteentzat zein helduentzat idatzi izan duen Nerea Loiolak hartu du bere gain ardura hori, protagonista «udaleku teknologiko esklusibo» batean kokatuz.

«Taxian sartzen den unetik, oso arraro egiten zaio dena. Lagun berriak egingo ditu, biziko ditu une bereziak, eta halako batean erabakiko du handik ihes egin behar duela», azaldu du, maitasun istorio bat ere badagoela aurreratuz. Mota horretako liburuak umetatik izan omen ditu oso gogoko idazleak, baina zaletasunak ez dio arindu ariketaren zailtasuna: «Egitura oso konplexua da. Eskema esko egin behar izan ditut bide posible guztiak zabalik uzteko, eta dena lotzen ari nintzela sortu zen konponente berri bat, 'escape book'-aren aukera. Izan ere, istorioan aurrera egiteko irakurleak batzuetan erabaki bat hartu beharko du, eta beste batzuetan beharko du kode bat».

Publicidad

Irakurlearen lana errazteko, pistak eta soluzioak ez dizkiote oso ezkutuan gorde. Oraingo liburuak 17, 27, 37 eta 47ren istorioak ekarri dituen bezala, beste pertsonaia eta istorio batzuk daude zain, bilduma osatzen joateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad