Borrar
Ezkerretik eskuinera, Karmele Jaio, Eider Rodriguez, Uxue Alberdi, Miren Agur Meabe eta Laura Mintegi. USOZ
«Ugariak dira idazteko ordaindu behar diren peajeak»

«Ugariak dira idazteko ordaindu behar diren peajeak»

Bost idazleren bizipenen bitartez, emakume eta idazle izateari lotutako mugatze-mekanismoak aztertu ditu Eider Rodriguezek

Lunes, 18 de marzo 2019

'Idazleen gorputzak. Egiletasuna ezbaian literaturaren joko zelaian' liburuaren atal «filosofikoan», sarreran alegia, egiten du bat Eider Rodriguezek gorputza erdian jartzeko garaia heldu dela dioen aldarri zabalduarekin. Hortik abiatuta, euskal literaturaren joko eremura eraman du gaia, bost emakume idazleren esperientzia eta gogoeten bidez. Denak bildu ditu Susa argitaletxeak sustatutako eta Jule Goikoetxeak koordinatutako Lisipe bildumaren seigarren alea den liburu laburrean.

Eider Rodriguezek argitu nahi izan du alegia nola eragiten dien idazle horiei emakume gorputzak –«ez da idazle gorputza, ez da gorputz unibertsala»–, eta nola eragiten dien gorputz horrek haien testuei nahiz irakurleei. Zein diren, azken batean, emakume idazleek emakume izateagatik «ordaindu behar dituzten peajeak».

«Emakumeak literaturan baztertzeko eta jazartzeko» baliatzen diren mugatze-mekanismoak ez dira garai batekoak bezain ageriko eta bortitzak, baina ez dira desagertu. «Gauzek onera egin dute modu nabarmenean, baina jakin nahi nuen nola eragin dien mendetako isolamenduak, eta nola eragiten dieten gaur egungo mekanismo sofistikatuagoek», azaldu zuen Rodriguezek liburuaren aurkezpenean.

Erantzun bila hamarkada desberdinetan jaiotako bost idazlerengana jo du. Arantxa Urretabizkaia Bejarano (1947); Laura Mintegi Lakarra (1955); Miren Agur Meabe Plaza (1962); Karmele Jaio Eiguren (1970) eta Uxue Alberdi Estibaritz (1984) izan ditu solaskide. Beraien artean oso desberdinak diren emakume horien gorputzak harturik «hausnarketarako leku», «60 urteren erretratua» egin du. «Guztien artean sortzen den kreaturak baditu gauzak esateko», uste du.

Banaka ere gauza asko esan dizkiote bost idazleok. Munta handikoak asko; baten batek, oker, txikikeriatzat har ditzakeen kontuak ere bai. Adinaren arabera, bata bestearen atzetik joan dira oroitzapenak eta gogoetak partekatzen. Baten batek, akaso, oker, huskeriatzat hartuko dituen kezkak, zalantzak eta zauriak ere partekatu dituzte.

Azken atala, 'Puntu eta aparte', ondorioei eman die. Badago bat orokorra eta argia, «ugariak dira lastak eta idazketeko ordaindu beharreko peajeak» dioena. Gainerakoak zortzi multzotan sailkatu ditu, eta horietako askotan aurkitu du antzekotasunik Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' (Susa, Lisipe bilduma) saiakeran azaleratu den emakume bertsolarien egoerarekin... Aita ponteko baten beharra duen gonbidatua izatearen sentsazioa; apaltasunareko deia; 'neutral' azaltzera behartuta sentitzea, ez emakumeegi, ez femeninoegi; gai jakin batzuekin identifikatzea... Denek, egileak barne, seme-alabak dituztenez, amatasunaren eraginaren inguruko gogoeta ere partekatu dute, eta bat etorri dira, halaber, feminismoak argia ekarri diela esatean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Ugariak dira idazteko ordaindu behar diren peajeak»