Borrar
Itziar Diez de Ultzurrun, Jon Alonso eta Xabier Mendiguren, aurkezpenean Usoz
Urrezko bilakatu da Saramagoren 'Lisboako setioaren historia'

Urrezko bilakatu da Saramagoren 'Lisboako setioaren historia'

Jon Alonsok euskaratu zuen 1999an Literatura Unibertsala bildumarako, eta Urrezko Liburutegian argitaratzeko berrikusteaz ere beraxe arduratu da

Nerea Azurmendi

Donostia

Viernes, 24 de enero 2020, 18:35

Behin batean, Nobel saridun bat Euskal Herrira etorri zen bere eleberri baten euskarazko itzulpena aurkeztera. 1999ko urriaren 7an jazo zen, Bilboko Bidebarrieta liburutegian, non José Saramagok (1922-2010), urtebete lehenago Literaturako Nobel saria jasoa zuen idazle portugaldarrak, Jon Alonso (Iruñea, 1958) idazle eta itzultzaileak euskaratutako 'Lisboako setioaren historia' aurkeztu zuen, ekitaldi hotsandikoan. EIZIEk eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen duten Literatura Unibertsala bildumako 83. zenbakia izan zen hura, Ibaizabalek argitaratua. Jatorrizkoa, klasikoa izanagatik, ez zen zaharra, 'Historia do cerco de Lisboa' 1989an argitaratu baitzen portugesez.

1999ko hura –euskarara ekarritako Saramago lehen eta bakarra– berriz argitaratu da, Literatura Unibertsaleko lehen 100 ale eskuragaitzak irakurleei berriro eskaintzeko, aipatu eragileen eskutik sortu zen Urrezko Biblioteka bilduman. Elkarrek argitaratu du, eta Jon Alonso bera arduratu da orain dela hogei urte egindako lana berrikusteaz eta moldatzeaz. Donostian egin den aurkezpenean EIZIEko Itziar Diez de Ultzurrun eta Elkarreko editore Xabier Mendiguren izan ditu ondoan.

«Orain dela 20 urte horrelako liburu bat itzultzeko erokeria puntu bat» behar zela onartu du Alonsok. Oraingo honetan ere «ausardia edo aurpegi gogorra» bota dio itzultzaileari gauzak batere erraz jartzen ez dizkion liburua egokitzeko lanari. Saramago ausartena, esperimentatzea gogoko duena, aurkituko du irakurleak bi istorio paralelo –Lisboako setioa eta hari buruzko liburu bat zuzentzen ari den testu-zuzentzaile lisboar batena– uztartzen dituen eleberrian.

«Momentu jakin batean matxinatzea zein inportantea den» erakusten duen liburuan aldaketa asko egin omen ditu Alonsok, «kuestio formalak %95, gidoiak jarri edo gidoiak kendu». «Benetan itzulpena denari oso ikutu gutxi» eman dizkio, ordea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urrezko bilakatu da Saramagoren 'Lisboako setioaren historia'