Uxue Alberdi idazle eta bertsolariaren 'Kontrako eztarritik' saiakeraren katalanezko edizioak irabazi du 2024ko Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpen Saria. Estibaliz Lizasok itzuli du lana euskaratik katalanera, eta Bartzelonako Pol·len edicions argitaletxeak plazaratu du 'Revers. Testimonis de dones bertsolaris' izenburupean.
Publicidad
'Kontrako eztarritik' lanaren katalanezko edizioari buruz epaimahaiak nabarmendu du itzulpena «zentzu guztietan apartekoa» dela, eta erabilitako hizkuntza «guztiz benetakoa» dela, «arina» eta «egilearen helburuari modu eraginkorrean» erantzuten diona. Gainera, «zuzeneko itzulpena izatea» ere kontuan hartu du epaimahaiak, baita «bertsolaritzaren zabalkundean lanak egiten duen ekarpena» eta «genero rolak auzitan jartzea».
Orain Estibaliz Lizaso itzultzaileak eta Pol·len edicions argitaletxeak 4.000 euroko saria jasoko dute erdibana banatu dezaten. Halaber, 2.000 euroko laguntza jasoko dute irabazleek saria jasotzera Euskal Herrira etortzeko edota literatura-lana argitaratu den herrialdean sustapen lanekin (aurkezpenak, publizitate kanpainak, etab.) jarraitzeko.
Lizaso (Tolosa, 1984) itzultzailea eta interpretea da. Esperientzia handia du kulturaren sektorean, eta euskara katalanera eta alderantziz interpretatzeko zerbitzuak eskaini ditu hainbat ekitalditan, besteak beste Bertsolari Txapelketa Nagusian, CCCBko Kosmopolis 23. Poetry Slam. Rapsòdia Submarina ekitaldian edota Menorcako Trobada de glosa i vers improvisat topaketan. Horretaz gain ingelesezko hainbat idazleren lan batzuk euskaratu ditu, hala nola, Angela Davis, Dashiell Hammet, Nicholas Blake eta JK Rowlingen lanak.
Euskaratik katalanera lan gehien itzuli dituen argitaletxea da Pol·len edicions, eta bere funtsean, besteak beste, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi eta Mari Luz Esteban idazleen liburuak aurki daitezke.
Publicidad
Epaimahaia osatu dute Jokin Gorriti Laboral Kutxako ordezkariak; Imanol Otaegi Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariak; Elizabete Manterola, EHUko irakasle eta EIZIEko kideak; Zuriñe Sanz EHUko irakasle eta EIZIEko kideak; eta June Monroy Etxepare Euskal Institutuko komunikazio teknikariak.
Bidebarrietako Liburutegi Nagusian (Bilbo) egin den sari-banaketa ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea; Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria; Jokin Gorriti Lakoral Kutxako ordezkaria eta egilea.
Publicidad
Aurreko urteetan itzuli dira Miren Agur Meaberen 'Hezurren erretura' ingelesera (Amaia Gabantxo, Parthian Books 2023), Katixa Agirreren 'Amek ez dute' ingelesera (Mariolein Sabarte Belacortu Zirimiri Press, 2022), Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' nederlanderara (Nami Kaneko, Shinchosha argitaletxea, 2021), Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' gaztelaniara (Eider Rodriguez eta Lander Garro, Literatura Random House, 2020), Joseba Sarrionandiaren 'Hilda dago poesia?' katalanera (Ainara Munt, Pol·len edicions, 2019), Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' eta 'Maldan Behera' ingelesera (Amaia Gabantxo, Center for Basque Studies, 2018), Bernado Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' ingelesera (Yaroslav Gubarev, Anetta Antonenko, 2017), Kirmen Uriberen 'Mussche' ukrainerara (Nami Kaneko, Hakusuisha argitaletxea, 2016) eta Joseba Sarrionandiaren 'Tempo de exilio' galegora (Isaac Xubín, Kalandraka, 2015).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.