Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Iñaki Rubio
VIII. DK poesia lehiaketan parte-hartzeko epea, zabalik

VIII. DK poesia lehiaketan parte-hartzeko epea, zabalik

Gaia, errima eta neurria librean, gutxienez 600 bertso-lerro eta gehienez 1.000 dituzten lanak 2024ko abenduaren 31 arte bidali ahalko dira

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 19 de septiembre 2024, 16:55

DK poesia lehiaketaren 8. edizioan parte hartzeko epea jada ireki da, antolakuntzak jakinarazi duenez. Gaia, errima eta neurria librean, gutxienez 600 bertso-lerro eta gehienez 1.000 dituzten lanak 2024ko abenduaren 31 arte bidali ahalko dira. Ostean, Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatutako epaimahaik ebatziko du. Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Bi horietaz gain, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da.

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako sariketa da DK poesia lehiaketa Helburua euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada ematea da.

Sariketan nabarmendutako azkena Beñat Arruti (Zarautz, 1999) izan zen 'Arkeologia haragitan' obragatik. Epaimahaik «gogoeta eta hizkuntzaren distira trebeki uztartzen» zituela ebatzi zuen. Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta 2025eko Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izan zen, 1.000 euroko sari ekonomikoaz gain.

Lehiaketaren lehen edizioa 2017an antolatu zen eta Estibaliz Martinez idazle nafarra gailendu zen eta urtebete beranduago argitaratu zuen Balea Zuriak 'Azalberritze bat'. Osteko edizioetan nabarmendu ditu Gorka Salcesen 'Ego, demos, cosmos' proiektua, gerora 'Iraganaren izterrak' (2019) izenburupean argitaratu zena; Lizar Begoñaren 'Aro Beilegia' (2020); Maialen Berasategiren 'Eskuan beti zerbait' (2021); Izaskun Igoaren 'Hotza bazkatzen' (2022); eta Julen Apellaren 'Postal bat desertuan' (2023).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco VIII. DK poesia lehiaketan parte-hartzeko epea, zabalik