Borrar
Liburu eta diskoez gain, askoz gehiago duen kulturaren plaza

Liburu eta diskoez gain, askoz gehiago duen kulturaren plaza

Antzerkiak, omenaldiak edota performance-ak oso presente izango dira Landako gunean eta, bereziki, Szenatokian edo Saguganbaran

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 4 de diciembre 2024, 06:56

Lerroburu nagusiak maiz, liburu eta disko aurkezpen zein zuzenekoek eraman ohi dituzte, baina Durangoko Azokan bestelako kultur eremuak edo esparruak oso presente izango dira 59. edizio honetan. Egitarauari begirada bat bota besterik ez dago. Azoka abiatzeko Ikasle Goizaren baitan 'Antzerki sorkuntza partekatzen inprobisazioaz!' tailerra jasoko dute gazteek Szenatokian. Izaera oso praktikoarekin, eurek sortutako testutik inprobisazio teknikak erabilita antzerki eszena bat sortzera gonbidatuko ditu Karrika Antzerki Taldeak, baita lana aurrera eramateko zein xehetasun izan behar diren kontuan: zuzendariaren jarduna, gaiak edo ideiak nola filtratu, aktoreen ikuspegia, etab.

Hurrengo egunetan hamar konpainien lanak ikusteko aukera izango da, esaterako aipatutako Karrikaren 'Hurrengo geltokia'; Laura Penagosen 'Putaren bakarrizketa eroetxean', Las Paralelasen 'Odola', Gehienbat konpainiaren 'Hirurak telefonoari begira', Libe Mendizabal eta Zaloa Zamarreñoren 'Ontziratuak', Kalte Kolektiboaren 'Fikziohesioa', Makur antzerkiaren 'Ez mundu berria' edota Ganso & cíaren 'The Question'. Bakoitzak pase bat baino gehiago izango du eta antolakuntzatik azpimarratu dute programazio fidagarri bakarra webgunean eskegitakoa dela.

Zinea, Irudienean

Eta euskarazko ikus-entzunezkoek bere etxea izango dute Irudienean. Konta ezin ahala ekimenen artean, gainera, zenbait sorpresa eta estreinaldi izango dira. Bereziki azpimarratzekoa Gazte Eztandari begira abenduaren 6ko eskaintza: 11:00etan Ane Berriotxoaren 'Nire amaren etxea', 12:00etan Ines Osinagak azken ikuskizuna, 'Bat, bi, hiru kanta. Igual lau' estreinatuko du; 13:00etan Jone Arriolaren 'Hor Konpon' ikusi ahalko da eta 15:00etan Marramiauren 'Argizagi. Zubi bat adiskidetasunerantz' 2023ko sormen bekaren irabazle izan zenaren txanda helduko da.

Gainera abenduaren 7an emitituko dira 'Azken erromantikoak' edo 'Negu hurbilak' filmak eta azken egunean estreinatuko dira Itoiz taldeari buruzko 'Itoitz, udako sesioak' dokumentala eta EITBren 'Irabazi Arte' serieko denboraldi berria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Liburu eta diskoez gain, askoz gehiago duen kulturaren plaza