Domingo, 20 de noviembre 2022
Sortzaileen auzolantegi gisa definitzen du bere burua 2020an sortu zen *ZART kolektiboak, bere baitan diziplina desberdinetako zenbait sortzaile ezagun idazleak, kantariak, artista plastikoak... biltzen dituenak. *
Publicidad
Sortzaileen auzolantegi gisa definitzen du bere burua 2020an sortu zen *ZART kolektiboak, bere baitan diziplina desberdinetako zenbait sortzaile ezagun biltzen dituenak. *ZART-eko dira, hain zuzen, Harkaitz Cano, Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Iker Lauroba, Lou Topet, Alain Urrutia, Naiara Egimendia eta Elizabeth Macklin poeta estatubatuarra. Hasiera batean ezohiko ekimenaren inguruan elkartu baziren, oraingoan egitasmo zehatz bat partekatu dute, guztien parte-hartzea duen 'Loti (h)errena', amankomunean sortu eta ondu duten estreinako proiektua.
Sortu zirenetik, alegia, horixe zuten «gainditu gabeko ikasgaia: kolektiboa osatzen duten pertsona guztien artean lan bateratua sortzea». Horixe da 'Loti (h)errena', abenduaren 2an aurkeztuko duten eta Durangoko Azokan salgai egongo den proiektua. «Modu kolektiboan amets egiteko gonbidapen» gisa aurkeztu duten lanaren aurrerapen, bat, 'Loti (h)errena' singlea, oraintsu aurkeztu dute, eta plataformetan digital nagusietan zein Badok atarian entzun daiteke.
Kantari Maite Larburuk jarri dio letra, ahotsa eta biolina, eta Rafa Ruedak (gitarra), Iker Laurobak (kontrabaxua) eta Ander Zulaikak (kutxa eta platertxoak) ere hartu dute parte. Abestiak, gainera, taldeko hainbat kideren koruak ditu: Iker Lauroba, Lou Topet, Rafa Rueda, Elizabeth Macklin eta Naiara Egimendiarenak.
Heltzear den 'paperezko diskoari' izena ematen dion singlea «loa bezalako gai unibertsal batekin «jolastea» helburu duen eta 0-100 urte bitartekoei zuzendutako bidai musikal-literarioaren aurkezpena da», hain zuen ere. Disko-liburua osatzen duten soinu-pieza guztiak Garate estudioetan grabatu dira, Martxel Arkarazorekin, eta horietako bakoitzean *ZART osatzen duten artista ezberdinek hartu dute parte (Harkaitz Cano, Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Rafa Rueda, Iker Lauroba, Lou Topet, Elizabeth Macklin, Naiara Egimendia).
Publicidad
«
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La víctima del crimen de Viana recibió una veintena de puñaladas
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.