Borrar
Amaia Berasategi Catalánen poemak jasoko dituen liburua maiatza-ekaina aldera argitaratuko da. pedro martínez
Maialen Berasategi Catalánek irabazi du Donostia Kultura Poesia lehiaketa

Maialen Berasategi Catalánek irabazi du Donostia Kultura Poesia lehiaketa

Lan saritua Balea Zuriak argitaratuko du bizpahiru hilabete barru. Argitaratuko lehen sormen-lana izango badu ere, itzultzaile gisa baditu zenbait liburu kalean

n. azurmendi

Jueves, 25 de marzo 2021, 14:08

Maialen Berasategi Catalán idazle eta itzultzaile gasteiztarrak irabazi du Donostia Kultura Poesia lehiaketaren bosgarren edizioa eta, horrenbestez, bizpahiru hilabeteren buruan helduko da irakurleengana bere aurreneko poema-liburua.

Balea Zuria argitaletxeak plazaratuko du liburua, aurreko irabazleenak bezala, Donostia Kulturarekin batera antolatzen baitu idazle gazteei –35 urtetik beherakoei, zehazki– zuzendutako saria, euskarazko lanei eskainia, 2017 urteaz geroztik.

Arantza Urkia Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuko zuzendariak eta Aritz Gorrotxategi, epaimahaikide eta Balea Zuria argitaletxeko ordezkariak eman dute jakitera, Poesialdia egitarauaren barruan, aurtengo edizioaren irabazlearen izena. Ekitaldi berean jaso du saria 1989an Gasteizen jaiotako Maialen Berasategi Catalánek. Liburua argitaratzearekin batera, 1.000 euroko sari ekonomikoak eta Imanol Larrinagaren margolan batek osatzen dute DK Poesia Lehiaketaren saria.

Aurtengo saritua Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna da. Zuzentzaile eta itzultzaile lanetan dihardu Berria egunkarian.. Nahiz eta epaimahaiko kideek aurten jaso diren 17 lanen artean aukeratu dutena duen aurreneko sormen-lana, hainbat liburu euskaratu du.

Iazko udaberrian, esaterako, Adrien Richen 'Emakumeagandik jaioak. Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa' saiakeraren itzulpena aurkeztu zuen, Txalaparta argitaletxearen eskutik. 2012an hil zen idazle, irakasle eta ekintzaile feminista estatubatuarren lana, amatasuna ikuspegi feministatik aztertzen duena, erreferentziazkoa da eramaten hizkuntza guztietara, eta euskara ez da salbuespena izan. Aurretik, 2017an, Susaren 'Munduko Poesia Kaierak' bilduman itzuliak zituen Richen hainbat poema.

2017an, halaber, Danele Sarriugarte, Mirentxu Larrañaga eta Irene Arraratsekin elkarlanean, Carole Patemanen 'Kontratu sexuala' euskaratu zuen, Elkarrek eta Jakinek lankidetzan argitaratzen duten Eskafranda bildumarako. Susa argitaletxearen Lisipe sailerako, berriz, Monique Wittigen 'Pentsamendu heterozuzena' itzuli zuen, Irene Arraratsekin batera.

Bakarkako lehen literatura itzulpena EIZIEk bultzatutako Literatura Unibertsala ekimenaren baitan argitaratu zuen. 2013an, literatur itzulpengintzan hasiberria zela aurkeztutako proiektua aukeratua izan bilduma hori osatzen joateko deitu zen lehiaketan, beste laurekin batera, eta horren ondorioz Rebecca Westek 1918an idatzitako 'Soldaduaren itzulera' eleberri laburra euskaratu zuen, gerora Igelak eta Ereinek argitaratuko zutena.

Donostia Kultura Poesia lehiaketaren lehen edizioko irabazlea Esti Martinez Diaz de Cerio idazle iuindarra izan zen, 'Azalberritze bat' lanarekin. Bigarrenean Gorka Salcesek eskuratu zuen saria 'Iraganaren izterrak'-ekin, eta obrarekin, eta finalista izandako Elena Olavek 'Zeldak' poema-liburua kaleratu zuen geroago. Hirugarrena Lizar Begoñak lortu zuen, 'Aro beilegia' poema liburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maialen Berasategi Catalánek irabazi du Donostia Kultura Poesia lehiaketa