
Iker Mendia
Martes, 18 de marzo 2025, 17:23
Datorren maiatzaren 8an hasiko da 'Udabarria Bertsotan', Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Egutegiaren arabera 8 saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko ostegunetan, egun eta ordu berean bi herritan, eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Publicidad
Izen eman duten 48 bertsolariak, antzeko sailkapen fasetan egin ohi den bezala, bi taldetan banatuko dira. Horietatik gutxienez 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea, udazkenean hasiko dena. Orduan batuko dira 2023tik zuzenean sailkatutako bertsolariak -finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren bertsolariak-. Zifra zehatza aurrerago jakingo da, hauen izen-ematearen arabera.
Hala, A multzoan izango dira Aitor Arrutia Azkueta, Ana Picallo Perez, Ander Elorriaga Aresti, Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Bittor Salterain Etxebarria, Enara Gallastegi Barrenetxea, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Haizea Telleria Urkijo, Igor Galarza Intxausti, Iker Uriarte Urrutia, Illart Gumuzio Larrazabal, Ixone Asategi Narbaiza, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jon Martinez Beaskoetxea, June Diaz Franco, Maider Altuna Urbina, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia, Mikel Retolaza Etxebarria, Peio Molinuevo Martin eta Peru Vidal Gurrutxaga.
Bestetik, B multzoan kokatu dituzte Aitor Esteban Etxebarria, Alexander Idoeta Anakabe, Ander Anakabe Lekue, Ander Sarriugarte Garcia, Ander Ucelay Aristi, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Asier Alcedo Cano, Enare Muniategi Etxabe, Eneko Barruetabeña Bilbao, Garazi Navarro Ugarteburu, Iker Garitagoitia Astigarraga, Imanol Uria Albizuri, Inazio Vidal Gurrutxaga, Ion Barrocal Besga, Irune Basagoiti Agirre, Jone Larrinaga Dañobeitia, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Kerman Diaz Franco, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Naroa Jaio Jaio, Naroa Torralba Rodriguez, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Peru Irastorza Santxo.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.